Larremear mendia

inaxio·k

2021/09/05 - 21:05

Larremear gailurra
Larremear gailurra ©inaxio (20210611)
1 klik
Altuera:987 m
Mota:Mendia
Lurraldea:Nafarroa

Pagadiak mendean hartutako mendia, ikur berezirik gabe tontorrean. Uren banalerroan kokatuta dago eta Orokieta eta Saldias arteko errepideko Gorostietako mendatetik erraz igotzeko moduan dago, banalerroko hurrengo mendiekin batera: Erroberriko Gaina, Soratxipi. Saihestu ere egin daiteke ordea, bere iparraldeko hegia zeharkatzen duen pista zabala baliatuz. Iparraldera luzatzen den bizkar luzean Intsusako Harmalaren gailur harritsua nabarmentzen da, itxura lerdenagoarekin.

Komentariorik ez..

Near targets

AXEXULUTA tumulua (874 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints