Skip to main content

Webguneaz

Zer da hau? Zertarako da?

Hau hainbat lagunen artean osatutako webgunea da, gure inguruko geografia, natur-ingurunea eta ondare historiko-artistikoaren berri jaso eta ezagutzera ematen laguntzeko. Zeuk ere parte hartu nahi baduzu zeregin horretan, atea zabalik dago.

Webgune hau ez da norbere argazkiak edo ibilerak jaso eta erakusteko lekua, ez da eduki pertsonalak edo norbere promoziorako leku bat, ez dugu horretarako ahalmenik eta asmorik ere ez. Webgunearen planteamentua gertuago dago Wikipediatik Facebook edo Instagrametik baino, erraz ulertzeko moduan esatearren.

Nork egina da?

Webgunearen sortzailea Inaxio Elizegi da, Errenteria aldeko mendizale bat, baina webguneko edukia elkarlanean osatua da, hainbat lagunen artean, bakoitzak nahi edo ahal izan duen neurrian. Bada bereiziki ekarpen handia egin duen hainbat kide eta ekarpen horrekin webgunearen iraupenari eutsi diotenak (eskerrik asko bene-benetan); hemen ikus dezakezu ekarpen handiena egin dutenen zerrenda.

Zerrendako lehena sistemaren kudeatzailea ere bada, horregatik egokitzen zaizkio horrenbeste sarrera.

Baina gauza bat da kopurua eta beste bat kalitatea, orri asko dira aipamen hutsak direnak, osatzeko gelditzen direnak, eta bestea asko oso orri borobilak dira, landuak, ederrak, baina ezin zenbakitan jarri.

Norena da? Kopiatu al dezaket?

Hemen argitaratzen diren edukien jatorria eta autoretza bertan aipatzen da, orri, argazki edo ohar bakoitzean. Ez dago hemen jasotako edukia berrerabiltzerik egilearen baimenik gabe. Egilearekin harremanetan jartzeko bertan izena eman eta bere harremanetarako orria erabil dezakezue.

Zer egin behar da webgunea osatzen parte hartzeko?

Lehenengo lana webgunean kontua sortzea da. Erregistratu eta izena emanez gero, webgunean bertan ikusiko duzu ekarpenak egiteko hainbat aukera: orri berriak sortu, argazkiak eta oharrak erantsi, argazkiak baloratu, e.a.

Erabiltzaileak erantsitako edukia (orriak, argazkiak, oharrak) bere izenean gordeta gelditzen da eta nahi duenean editatu edo ezabatu dezake, baldin eta gainontzeko erabiltzaileei eragozpenik sortzen ez badie. Esaterako, mendi berria erantsiz gero, mendiaren orria ez da ezabatuko, gainontzeko erabiltzaileek erabili egingo dutelako (bertan egonak diren ala ez markatzeko edo argazkiak nahiz komentarioak eransteko, esaterako), baina nork bere argazkiak edo komentarioak noiznahi ezabatu ahal izango ditu.

Hainbat erabiltzailek edozein eduki zuzenean aldatu edo osatzeko ahalmena dute, "editore"aren egitekoa dutelako. Editore izateko egin beharreko bidea luzea da, ekarpen asko eta ekarpen egokiak egiten dituen erabiltzailea bihurtuko baita editore. Editore batzuen aldaketak egiteko ahalmena arlo jakin batera mugatuta dago, arlo jakin horretan jardun direlako bereziki (botanika, monumentu megalitikoak...).

Gorago esan bezala webgune hau ez da norbere edukiak jasotzeko "gordailua", Wikipedian bezala gerta daiteke zuk egindako ekarpenak beste erabiltzaileren batek aldatzea, osatzea edo ezabatzea, hainbat arrazoi dela medio. Gerta daiteke, esaterako, argazki berdintsua eta hobea eransten badu erabiltzaileren batek, baimendutako editore batek zurea ezabatzea, argazki berria hobetsi duelako. Edo komentarioren bat ezabatzea, denborarekin bere balioa galdu duelako, edo daturen bat edo beste aldatzea (deskribapena osatzea, kokapena zehaztea, argazki nagusia ordezkatzea, edozein datu azken batean), zehatzago batekin.

Erabiltzaile berrien ekarpenak ez dira zuzenean argitaratuko editoreren batek ontzat eman arte, batetik SPAMa saihesteko eta bestetik gutxieneko kalitate bat mantentzeko. Zuk zeuk orria sortu eta osatzen jarraitzeko aukera izango duzu izena emanez gero, nahiz eta argitaratu gabe egon.

Ondo babestuta al daude nire datu pertsonalak?

Erabiltzaile izena eta erantsitako irudia ("abatarra") dira publikoki erakutsiko den datu bakarrak; zeuk erabaki behar duzu zein erabiliko duzun eta noiznahi aldatzeko aukera izango duzu. Zure posta-helbidea ez da agerian erakutsiko. Gainontzeko datu pertsonalak aukerakoak dira, zeuk erabaki behar duzu zer jarri eta zer ez, eta izena emandako gainontzeko erabiltzaileei bakarrik erakutsiko zaizkie.

Zure erabiltzaile orri publikoa ere izena emandako erabiltzaileek bakarrik ikusiko dute. Zure erabiltzaile orrian, zeuk sartutako datu pertsonal horiez gain, zuk webgunean egindako ekarpenak erakutsiko dira, eta baita zurekin harremanetan jartzeko eskaera orria ere, nahi izanez gero.

67 klik