Soratxipi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Soratxipi tontorra
Soratxipi tontorra ©inaxio (20210611)
2774 klik
Altuera:1.069 m
Beste izenak: Zoratxipi
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Eltzaburu
  • Labaien
  • Orokieta
Lurraldea:Nafarroa

Uren banalerro nagusiari lotutako mendia, pagadi eta larrez osatutako paisaiaren erdian. Tontorra Bonozorrotz izeneko beste tontor bateraino luzatzen bizkar luze batean dago eta eragozpenik gabe ibili daiteke gain aldean, larre eremu leunetan barrena. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoia aurkituko dituzue.
Bizkar luze honen Ekialdean Leurtzako urtegiak daude, pagadiak menderatutako bailara baten erdian. Oso leku ezaguna da hau aisigune bezala prestatuta dagoelako, sutoki, mahai, iturri eta abarrekin. Asfaltatutako errepide bat heltzen da bertara, Urrotzetik datorrena, eta eguraldi hona baldin bada jende asko gerturatzen da bertara. Informazio bulego bat bada bertan, hango ibilbide aukeren berri ematen duena. Bera da Soratxipira jotzeko abiapuntu egokiena: egoki markatutako PR bide bat bada mendiaren bizkarrera igotzen dena, aipatutako bi tontorren arteko lepora. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Aizarbil gertu gelditzen da.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Soratxipi Beintza-Labaiendik Beintza-Labaien 890 m ietxaburu
Leurtzako urtegia .. Soratxipi Leurtzako urtegia Oskar_Garcia

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

LEURZA zutarria (933 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 41·ra, 41 guztira