Intsusako Harmala mendia

zuriain·k

2009/11/24 - 13:12

Intsusako Harmala
Intsusako Harmala ©zuriain (20090829)
2348 klik
Altuera:913 m
Abiapuntuak:
  • Gorostietako mendatea
  • Saldias
  • Beintza-Labaien
Lurraldea:Nafarroa

Mendi ezezaguna izanagatik ere, Intsusako Harmala zonaldeko interesgarrienetakoa dugu. Mendialde honetako gain gehienak pagadi eder baina sarriek estalita egonik, gutxitan goza dezakegu inguruko paisaia zabalez.
Gainera, oso garaia izan ez arren, Intsusa ez da inguruko mendiak bezain eite leun eta otzanekoa. Haren hegoaldeko isurialdean harria nagusitu eta horma -harmala edo harmaila- ikusgarrietan azaltzen da. Urrundik horma hauek zailak iruditu arren, ez diote arazo handirik jartzen mendizaleari, eta arriskutsuak baino gehiago, deserosoak dira.
Iparralderago, kota apalago batzuk daude mendikatean: Gora izeneko mendixka, tontorrean errepetidorea duena, eta Erriburu, muino leun belartsua.
Mendi honen izena Intsusa izenetik etor liteke (Sambucus nigra, Sauco gaztelaniaz)

Komentariorik ez..

Near targets

GORA tumulua (621 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 30·ra, 30 guztira