Erroberriko Gaina mendia

inaxio·k

2021/06/29 - 21:06

Erroberriko Gaina, tontorra
Erroberriko Gaina, tontorra ©inaxio (20210611)
9 klik
Altuera:1.018 m
Beste izenak: Eragorri
Abiapuntuak:
  • Beintza-Labaien
  • Leurtza
  • Urrotz
  • Gorostieta mt
Lurraldea:Nafarroa

Soratxipitik uren banalerroaren ardatz nagusiari jarraituz mendebaldera joz gero hurrengo gaina Erroberriko Gaina da, Ello eta Urradi lepoen artean. Larre mendia da, hura bezala, baina pixka bat apalagoa. Haitz mutur batzuk ageri dira han-hemenka, baina pasaia soila da gainontzean eta ikuspegia, horregatik, oso zabala. Aipamen berezia merezi du bere HMko bizkarrean aurkitutako Axexuluta tumuluak; ez baitira asko inguru horretan orain arte atzemandakoak. Ez da tontorrean ez txartelontzi eta besterik.

Komentarioak

Near targets

AXEXULUTA tumulua (256 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints