Larrunarri edo Txindoki izango da seguraski Gipuzkoako mendirik ezagunena eta nekez egingo duzue bide oso inor topatu gabe. Mendebaldeko ertzak oso itxura ikusgarria ematen dio, oso perfil bortitza erakusten baitu alde artatik ikusita. Eskalatzaileek ere asko estimatzen dute alderdi hori. Ez da halere Gipuzkoako mendirik altuena, ez eta Aralarkoa ere (Ganboa altuagoa da, oso urrutira gabe), baina Aralarko multzotik Amezketa aldera nabarmen oldartzen denez, Goierri aldeko irudirik esanguratsuena bilakatu da. Eta mendizaleen oinek ohiko bidean egindako ebakiek erakusten dute hori egokien. Itxura gogorra duen arren igoerak ez du zailtasun handirik, aldaparen gogortasuna alde batera utzita. Ohiko bidea Larraitzen abiatu eta bide nabarmen bati jarraituz heltzen da tontorreraino, Egurraleko lepoan gora. Beste bide batetik itzuli nahi izanez gero Muitze aldeko bidea har daiteke, hain nabarmena eta erabilia ez bada ere.
Oso gertu (< 1.000 m)
Larrunarri Marizuloa koba (212 m.) · AUNTZIZEGI MENDEBALA tumulua (772 m.) · AUNTZIZEGI MENDEBALA zutarria (789 m.) · Auntzizegi mendia (811 m.) · AUNTZIZEGI MENDEBALA 2 zutarria (842 m.) · ANTZIZEGI harrespila (890 m.) · BILINGARATZ zutarria (977 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Larrunarriko itzulia Larraiztik abiatuta | 978 m | inaxio | |
Aralar: Txirrita mendi ibilaldia | Amezketa | 2800 m | ibusg |
Ganboa eta Txindokiko itzulia Amezketatik abiatuta | Amezketa | 1400 m | Jose |
Txindokiko itzulia | Larraitz | 1000 m | inaxio |
El Cervino vasco | Larraitz | Tito Pueyo |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Larrunarri Marizuloa koba (212 m.) · AUNTZIZEGI MENDEBALA tumulua (772 m.) · AUNTZIZEGI MENDEBALA zutarria (789 m.) · Auntzizegi mendia (811 m.) · AUNTZIZEGI MENDEBALA 2 zutarria (842 m.) · ANTZIZEGI harrespila (890 m.) · BILINGARATZ zutarria (977 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
axi
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Maiatzaren 22·an - 20:55etan·an
Iepa peña!
Zorionak web-agatik, lehengoan Txindokin ibili giñan eskalatzen eta krokisen bila hasi naizenean zuen web-ean amitu det.....aio pelaio!
bihar saiatuko naiz igotzen
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Martxoaren 9·an - 23:44etan·an
ez dakit eguraldi txarra egingo duenik baina bihar goizetik joango naiz.
duela bi urte igo nuen baina udaberria zen, izugarrisko bistak dondorretik, espero dut biharko baino okerragoak
kontatuko dizuet!!!!
Txindokiko punte
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Azaroaren 17·an - 11:31etan·an
Iepa lagunok!, orain dela urte pila bat izan zen nire lehenengo irteera Txindokira, zortzi urte inguru izango nitun. Ta irteera honen ondorioz, mendi hontaz maiteminduta nago eta mendia gustatzen hasi zitzaidan. Izan ere, hau zen Mariren bizilekua. Zorionak web-agatik ta...aio.
Ez naiz nekatzen
Oskar_Garcia·k bidalia 2002·ko Azaroaren 22·an - 17:16etan·an
Aurten laugarrengo aldiz igo naiz Txindokira gaur. Beti trabesian egiten dut, Laraitzetik Ganboara ta hemendik Txindokira. Oso bide erakargarria da niretzat hau, fisikoki prestatzeko oso ona. Normalean udazkenetik udaberrira ibiltzen naiz paraje hauetatik. Ez naiz nekatzen bide honekin eta ez dut uste nekatuko naizenik. Ondo segi.
Txindoki
Inaki·k bidalia 2003·ko Maiatzaren 9·an - 21:37etan·an
Txindokira igo nahi dut eta zuen laguntza gustora jasoko nuke.
Mila esker
Ene Txindoki !!
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Uztailaren 10·an - 19:12etan·an
Apa Gaztek!! Ba Txindoki mendi izugarria izanen da beti, bai. Egun leku gutxi dira hainbeste bixitari dakartzatenak, ta hain ongi irauten dutenak. Niretzako Larrunarri beti izanen da nire osaba Bixenterekin eginuen azken igoera, Goian Bego!!
Ondo segi ta zorionak web-ari !!
Txindoki
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Otsailaren 5·an - 15:57etan·an
Aupa!!! jo, ba Txindokixa da benetan politta ta mundu guztixa jutia merezi dauena. Benetan, gainera poliki-poliki junda ez da kostetan ezebe igotzia!!!! espero dot laister berriz jun ahal izatia!!! Agur!!!!
TXINDOKI ........UF!
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Ekainaren 15·an - 14:10etan·an
TXINDOKIN EGON GINAN PASA DEN MAIATZEAN ETA OSO GUSTORA EGON GINEN.
GAINERA ASTEBURUA PASATZEKO , ABALTZISKETAN DAGOEN ATERPETXEAN PASA GEITUEN BI EGUN ETA BENETAN TOKI ATSEGINA, ETA GOXOA. BERAZ ANIMATZEN ZAITUZTET. ADELA
Marka berria: 11 igoera 24 ordutan
inaxio·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 7·an - 09:53etan·an
Iker Karrera 30 urteko amezketarrak 11 bider igo zuen Larrunarri Larraitzetik abiatuta, 24 orduko epean (23 eskas zehatzago esateko), 2004ko uztailaren 31n, gauerdian hasita. Lehenagoko markak 8 eta 9 igoerakoak omen ziren, baina oraingo honetan 12 bider igotzera helduko omen zen egun horretan egin zuen bero sargoria ez balitz (soberan gelditutako ordua beste igoera bat osatzeko aski ez). Igoerarik azkarrenak 46 eta 50 minututan egin omen zituen, jaitsierak berriz 30 min inguruan. Eguerdirako ordubaterako eginak zituen 8 joan-etorri.
ia lehertu nintzen!
Jon·k bidalia 2005·ko Martxoaren 7·an - 10:41etan·an
Orain hogei urte igo nuen, ostiral santu batez. Parrandero amorratua, erretzaile konpultsiboa eta ehundik gorako aitona!
Aldapan gora hilko nintzela uste nuen.
Ez naiz gehiago itzuli. Dena den, egunen batean saiatuko naiz berriro.
Animo eta eutsi goiari!
Re: ia lehertu nintzen!
xabi·k bidalia 2005·ko Martxoaren 10·an - 21:41etan·an
EZ DUT IGO, BAINA GUSTATUKO LITZAIDAKE
Re: Re: ia lehertu nintzen!
Jon·k bidalia 2005·ko Martxoaren 11·an - 09:21etan·an
Hi, Xabi, ba zera, gida edo behar baduk, nik behin igo nianez, lagunduko diat. Gainera, ez duk zertan azkar joan beharrik izango, ez bainagok orain urte batzuk baino askoz sasoi hobean.
Tira, mendizaleak aurrera!
argazki txuri-gorri hoi
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 18·an - 14:41etan·an
Ezta ezergatio baño hor dauden athletikeko tipo hoiekin argazkie dana itxusitzendo...txindoki dan polittekin ta kolore itsusi hoiekin...Brrr!!! Txindoki txuri-urdiñe dala!! etzeatela enteatzen!!