Skip to main content

Larrunarriko itzulia Larraiztik abiatuta ibilbidea

inaxio·k

2023/10/08 - 16:13

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
978 m
Luzera
10.41 km
Iraupena
4 ordu
Noiz egina
2023-10-08

Ibilbideak bi tarte nabarmen desberdin ditu, Larraitzetik Larrunarrira igo eta Egurraleko lepora jaitsi artekoa bata, eta handik behera Larraitzera iritsi artekoa bestea. Lehenengo tarte horretan Larrunarriko ohiko igoera bidea erabiltzen da: bidea sakonduta dago hainbeste ibiltariren joan-etorriarekin eta nabarmena da, eguteran barrena da gehiena eta paisaia irekia da, etengabeko aldapa, atsedenerako beta gutxi ematen duena. Egurraleko lepotik behera ordea xenda estua da, arrastoa arina da tarte batzuetan eta paisaia, laiotzeko isurialdera jaitsi ahala ixten doa; bidea bihurria, gora-beheratsua da tarte luze batean, eta pasaia bera ere entrenigarriagoa seguraski, itxiagoa izanagatik. Belaun onak behar dira ibilbidea erraz egiteko, gora-behera handia baita kilometro gutxitan. Igoerako tarteko hainbat pasarte harritsutan kontuz ibili beharra dago, bustita dagoenean batezere, eta jaitsiera bide beretik egitekotan are gehiago, harria oso leunduta baitago boten igurtziaren poderioz.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
larraitz-larrunarri-20231008.gpx 106.8 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi