Aralar: Txirrita mendi ibilaldia ibilbidea

ibusg·k

2010/05/24 - 21:37

4341 klik
Abiapuntua: Amezketa
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:2800 m
Luzera:41.00 km
Iraupena: 12 ordu
Ibilbide mota: Oinez

Aralarren zehar (Gipuzkoa eta Nafarroa - Euskal Herria), lau urtez behin antolazten den ibilblaldia da hau. Hemen duzuen bidea 2010ekoa da.

Ibiladia Amezketako Bixente aterpean hasten da, San Martingo bidea hartuz. Ondoren Larrondotik barrena Zabalegira (1.050m)igoko gara. Hemendik, Aralarko Malloetako lehen tontorrean (Balerdi albo batera utziz)kokatuko gara, Artubin (1.264m).

Malloak jarraituko ditugu ondoko tontorretik barrena: Oakorri (1.328m), Beoain (1.353m), Aldaon (1.411m) eta Intzeko Dorrea edo Irumugarrieta (1.427m). Azken hau aralarko tontor garaiena.

Ondoren Unagakao putzura jaitsiko gara, ostean Malloetako Ttutturrera (1.281m) igoz. Tontor honekin utziko ditugu Malloak.

Hurrengo tontorrak, Beloki (1.271m) eta Putterri (1.296m) izango dira. Hauek igo ostean Igaratzara jaitsi behar da.

Igaratzatik abiatu eta Pardarri (1.397m), Ganbo (1.415m), Ganbo Ttiki (1.392m) eta azkenik txindoki (1.348m)tontorrak igoko ditugu; amaiera berriro Amezketara jaitsiz egingo dugularik.

Bista, bide eta leku ederrak ikus daitezke. Aukera paregabea Aralar ezagutu nahi duenarentzat. Bikaina

Wikiloc IDa: 925790
Arrastoa:
EranskinaTamaina
txirrita2.gpx608.1 KB

Komentariorik ez..