Altitud: 800 m. Puntos de partida: Orokieta, Ola.
Euskal Herria
Enviado por ibusg el 2010, Mayo 24 - 21:37.
Aralarren zehar (Gipuzkoa eta Nafarroa - Euskal Herria), lau urtez behin antolazten den ibilblaldia da hau. Hemen duzuen bidea 2010ekoa da. Ibiladia Amezketako Bixente aterpean hasten da, San Martingo bidea hartuz. Ondoren Larrondotik barrena Zabalegira (1.050m)igoko gara. Hemendik, Aralarko Malloetako lehen tontorrean (Balerdi albo batera utziz)kokatuko gara, Artubin (1.264m). Malloak jarraituko ditugu ondoko tontorretik barrena: Oakorri (1.328m), Beoain (1.353m), Aldaon (1.411m) eta Intzeko Dorrea edo Irumugarrieta (1.427m). Azken hau aralarko tontor garaiena.
Enviado por ibusg el 2009, Octubre 13 - 22:01.
Bedaioko inguruak ederrak ezagutzeko egiten den mendi martxa. Bedaio herritik abiatu eta Larrondotik pasaz, Zabalegira igo eta handik Artubira igotzen da. Bedaioko mendi garaiena (1.244m). Berriro Larrondora jaisten da eta Urdilleko leporantz jarraitu behar da. Hona iritsiz gero, Azkarate herrira jaitsi behar da. Azkaratetik, Zaratera igoko gara eta hemendik Aniko goi aldetik igaroz, Jazku baserri inguruan beherantz hartu behar da, Eskoletxeraino ailegatuz. Honen inguruan estradatik barrena Bedaiora igo behar da.
Enviado por ibusg el 2009, Octubre 13 - 21:49.
Aralarreko (Euskal Herria) Malloetako tontorrak bisitatzeko aukera ematen duen ibilbidea. Bi kotxe behar dira. Bat Azkaraten uzteko eta bestea Baraibartik ibilbidea hasteko. Paraje paregabeak, bikainak eta ederrak ikusteko aukera, besteak betste Uarrain, Ttutturre, Mendihaundi, Hirumugarrieta, Aldaon, Beoin, Uakorri, Artubi eta Balerdi mendi tontorrak, Alaitz bailara eta Aralar osoko bista ikusgarriak. Aipatzekoa Balerdira igarotzeko dagoen mendi gandorra; arretarekin pasa beharreko bidea. |
![]() |