Skip to main content

Iraupen egoera (monumentu megalitikoa): Daturik ez

  • 1 Hosto guztiak bakartiak dira; adarretako adartxo guztiak makroblastoak dira (1,2,3) #2
  • - Brakiblastoetan hostoak binaka edo sorta handiagoetan daude, eta makroblastoetan banaka daude edo ez dago hostorik (4,5,6) #4
  • 1 Sasifruitu mamitsu eta zabalgaitzak, esferikoak (galbuluak); hosto helduek orratz- edo ezkata-itxura dute; zuhaixkak edo zuhaitzak, monoikoak edo dioikoak (20) >> 3. Juniperus
  • - Sasifruitu zurkarak, zabalkorrak, hainbat ezkatatan irekitzen direnak (konoak); hosto helduek ezkata-itxura dute; zuhaitz monoikoak (21,22) #2
  • 1 Fronde txiki-txikiak, 1,5 mm baino laburragoak; ez dago ez sustrairik ez nerbiorik; ez dago errafidiorik (48) >> 1. Wolffia
  • - Fronde handiagoak, 1,5 mm baino luzeagoak; badaude sustraiak eta nerbioak; badaude errafidioak (50,52) #2
#uiluberri-content { max-width: fit-content; }

Zer da hau? Zertarako da?

Hau hainbat lagunen artean osatutako webgunea da, gure inguruko geografia, natur-ingurunea eta ondare historiko-artistikoaren berri jaso eta ezagutzera ematen laguntzeko. Zeuk ere parte hartu nahi baduzu zeregin horretan, atea zabalik dago.

Megalitoen zerrendaren jatorria

Webgunean jasota dauden megalitoen datuak hainbat iturritatik jaso dira. Megalitoen fitxan egiten da bakoitzaren iturburuaren aipamena.

Nafarroako gehienak HilHarriak taldekoek osatutako zerrendatik jasoak dira, eta baita beste zenbait artikulutatik. Gipuzkoakoak Arantzadiren Gipuzkoako Karta Arkeologikotik jasoak dira, eta Bizkaikoak Bizkaiko Karta Arkeologikotik.

Megalitoen kokapena

Megalitoen kokapena ez da beti zehatza, askotan mapak erabiliz ezarritako kokapena da jasota dagoena eta, ondorioz, errore-tartea 100, 200 edo 300 metrokoa izan daiteke, inguruaren arabera.

Megalitoen kokapena zehazten joatea da gure asmoetako bat eta, esan beharrik ez dago, gustura jasoko genuke zuen laguntza zeregin horretan. Megalitoaren kokapenaren inguruko daturik eman nahi izanez gero, nahikoa duzue komentario batean eranstea dagokion orrian.

Kokapena zehazteko era egokiena GPSaz bertan jasotzea izango litzateke, baina gogoan eduki behar da GPSak berak ere baduela errore-tarte bat, eta tarte hori handi xamarra izan daitekeela ingurua eta egoeraren arabera, alegia, aparatuari seinalea egoki jasotzea eragozten dioten elementuen arabera (basoa, eguraldia, orografia itxia...).

Megalito berria aurkitu dudala uste dut...

Webgunean ageri ez den monumentu megalitikoren bat aurkitzen baduzu, izena emanda egonez gero, zerorrek erantsi dezakezu. Ahalik eta xehetasun gehien eman orria osatzean, kokapenari dagokionean batez ere, gainontzeko kideek ikusteko aukera izan dezaten.

Kontutan izan, nahiz eta horretan ahalegindu, hemen ez daudela jasota dauden monumentu guztiak eta zuk aurkitua izan daitekeela lehendik ere ezaguna. Bestetik ez da beti argi egoten aurkitutakoa monumentua den ala ez; hemen bertan ikusiko duzu kasu askotan zalantzan jartzen dela monumentuaren egiazkotasuna. Kasu batzuetan ez dago hori jakiterik indusketa egin arte, beste batzuetan indusketa eginda ere ez (zutarrien kasuan esaterako).

Argazkien balorazioa

Argazkiak era honetan baloratuko dira, 0 eta 10 bitarteko eskalan:

  • +5 puntu erabiltzaileen balorazioaren bataz-bestekoaren arabera.
  • +1 bereiziki geografikoki kokatuta badago
  • +1 neurri handikoa bada (1200px baino gehiago zabaleran edo altueran).
  • +1 azalpen erantsiren bat badu
  • +1 noiz aterea den esaten badu
  • +1 berrerabiltzeko baimena ematen badu

Argazkien neurria

Zenbat eta argazki handiagoak bidali, hobeto. Sistemak eratuko ditu behar dituen neurrikoak bidalitako argazkitik abiatuta.

Bidalitako argazkia jasota geldituko da, jatorrizko neurri eta formatoan, aldi baterako, baina baliteke bere horretan ez erakustea, hosting zerbitzuan ezarritako mugengatik.

Argazkien jabetza

Argazkien jabetza igotzen duenari dagokio, webguneari dagokionean, Beraz, ez zenuke igo behar zurea ez den argazkirik egilearen baimena espreski izan ezean. Eta kasu horretan ere argi adierazi behar duzu zertan datzan baimena (Creative Commons eran adierazita esaterako) eta nor den argazkiaren jabea (badira horretarako berariz jarritako eremuak).

Era berean zureak ez diren argazkien jabetza errespetatu egin behar duzu, ezin duzu webgunean ikusitako argazkirik berrerabili jabearen baimena izan ezean. Beste inoren argazkirik berrerabili nahi baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eta baimena eskatu.

Webgune honen arduradunek ez diote inoiz inori baimenik eman eta ez diote emango bertako argazkiak berrerabiltzeko, ezertarako. Heldu zaizkigun eskaerak egileari helarazi zaizkio.

Hauxek dituzu argazki gehien bidali dituzten erabiltzaileak:

Erabiltzailea Zenbat argazki
inaxio 26.202
Xirikando 20.177
Enezubi 12.754
zuriain 8.213
irundarra 7.188
Jose 6.718
Xabiaram 4.965
Iñigo Txintxurreta 3.436
campoarrondo 1.792
Galdos 638