Skip to main content

Iraupen egoera (monumentu megalitikoa): Daturik ez

  • 1 Esporofito hauskorra, urterokoa; esporontziak biluzik daude, pinulen ertz kanpora-kiribilduak (sasi-indusioa) ez baititu estaltzen; fronde dimorfikoak, batzuk antzuak eta besteak emankorrak (22) >> 3. Anogramma
  • - Esporofito bizikorra, errizomaduna; sasi-indusioak estalitako esporontziak; fronde dimorfikoak edo homomorfikoak (23,24) #2
  • 1 Hostoek txorten luzea dute eta 4 hostoxka dituzte; esporokarpo horztunak, 2 gelatan banatuak eta 2 kuskutan irekitzen direnak (28) >> 1. Marsilea
  • - Hosto eseriak, hari-itxurako orri bakunarekin; hortzik gabeko esporokarpoak, 4 gelatan banatuak eta 4 kuskutan irekitzen direnak (29) >> 2. Pilularia
  • 1 Frondeek 2-5(10) cm dituzte; orriaren azken lakainak orriaren alde batean daude denak; errizoma ia harikara; indusioak bi kusku ditu eta hauek esporontzien errezeptakulua biltzen dute (30) >> 1. Hymenophyllum
  • - Frondeek (7)10-40 cm dituzte; orriaren azken lakainek jarrera simetrikoa dute; errizomak 3 mm-ko diametroa du; indusio zilindrikoa; esporontzien errezeptakulua indusioa baino askoz luzeagoa da (31) >> 2. Trichomanes
  • 1 Orri triangeluarra; pinen errakiak ez du ildaskarik; beheko pinak erreflexuak dira (37) >> 2. Phegopteris
  • - Orria lantzeolatua edo obatu/lantzeolatua da; pinen errakiak ildaskak ditu; beheko pinak erreflexuak edo bestelakoak dira (38,39,40) #2
  • 1 Frondeek (30)50-150 cm dituzte; txortena orriaren 1/3 da gehienez, eta han-hemenka paleak ditu luzera guztian; soroak biluzik daude, edo koma-itxurako indusioa dute frondeari albotik itsatsita (54) >> 1. Athyrium
  • - Frondeek gehienez 25(45) cm dituzte; txortena orria baino luzeagoa da edo laburxeagoa, ez du palearik edo paleak oinaldeko muturrean ditu; soroak biluzik daude, edo txano-itxurako indusioa dute frondeari soroaren alde basiskopikotik itsatsita (55) #2
  • 1 Orri 1-pinatisektua (67) #2
  • - Orri 2-3 aldiz pinatua (68) #3
  • 1 Frondeak gehienez 0,7 m luze dira, 1-pinatipartituak edo 1-pinatisektuak, dimorfikoak (pina antzuak 3-5 mm zabal dira, pina emankorrak 1-2 mm zabal, eta batzuk zein besteak 3-7 cm luze); soro linealak, zenosoro etengabeetan elkartuak; ugal-bulbilorik gabeko errakiak (80) >> 1. Blechnum
  • - Frondeak gehienez 2,5 m luze dira, bipinatipartituak, homomorfikoak; pinak gutxienez 10 cm zabal dira, eta gehienez 30 cm luze; soro luzanga/linealak, bakartiak, zenosororik osatzen ez dutenak; errakiak punta aldean ugal-bulbiloak izaten ditu (81) >> 2. Woodwardia