Megalitoen zerrendaren jatorria
Webgunean jasota dauden megalitoen datuak hainbat iturritatik jaso dira. Megalitoen fitxan egiten da bakoitzaren iturburuaren aipamena.
Nafarroako gehienak HilHarriak taldekoek osatutako zerrendatik jasoak dira, eta baita beste zenbait artikulutatik. Gipuzkoakoak Arantzadiren Gipuzkoako Karta Arkeologikotik jasoak dira, eta Bizkaikoak Bizkaiko Karta Arkeologikotik.
Megalitoen kokapena
Megalitoen kokapena ez da beti zehatza, askotan mapak erabiliz ezarritako kokapena da jasota dagoena eta, ondorioz, errore-tartea 100, 200 edo 300 metrokoa izan daiteke, inguruaren arabera.
Megalitoen kokapena zehazten joatea da gure asmoetako bat eta, esan beharrik ez dago, gustura jasoko genuke zuen laguntza zeregin horretan. Megalitoaren kokapenaren inguruko daturik eman nahi izanez gero, nahikoa duzue komentario batean eranstea dagokion orrian.
Kokapena zehazteko era egokiena GPSaz bertan jasotzea izango litzateke, baina gogoan eduki behar da GPSak berak ere baduela errore-tarte bat, eta tarte hori handi xamarra izan daitekeela ingurua eta egoeraren arabera, alegia, aparatuari seinalea egoki jasotzea eragozten dioten elementuen arabera (basoa, eguraldia, orografia itxia...).
Megalito berria aurkitu dudala uste dut...
Webgunean ageri ez den monumentu megalitikoren bat aurkitzen baduzu, izena emanda egonez gero, zerorrek erantsi dezakezu. Ahalik eta xehetasun gehien eman orria osatzean, kokapenari dagokionean batez ere, gainontzeko kideek ikusteko aukera izan dezaten.
Kontutan izan, nahiz eta horretan ahalegindu, hemen ez daudela jasota dauden monumentu guztiak eta zuk aurkitua izan daitekeela lehendik ere ezaguna. Bestetik ez da beti argi egoten aurkitutakoa monumentua den ala ez; hemen bertan ikusiko duzu kasu askotan zalantzan jartzen dela monumentuaren egiazkotasuna. Kasu batzuetan ez dago hori jakiterik indusketa egin arte, beste batzuetan indusketa eginda ere ez (zutarrien kasuan esaterako).
Komentariorik ez..