Skip to main content

Iraupen egoera (monumentu megalitikoa): Arrastoak baino ez

Th. palustris Schott Geof., 30-50(80) cm. (VII)VII-IX. Lezkadiak, ihitzak eta haltzadiak, lur lohitsuetan; 10-650 m. Itsasertza, haran atlantikoak eta tarteko mendiak: BB. Zirkunb. (40)

Ph. conectilis (Michaux) Watt [Thelypteris phegopteris (L.) Slosson] Geof., (10)15-40 cm. (VII)VIIIIX. Harkaitzak, hartxingadiak eta Nardus strictaren larreak, material silizeoen gainean, inguru heze eta freskoetan; Si; (1100)1550-1800 m. Pirinio mendiak eta iparraldeko mendien mendebaldeko muturra: BB. Zirkunb. (37)

O. limbosperma (All.) J. Holub [Thelypteris limbosperma (All.) H.P. Fuchs, Lastrea limbosperma (All.) J. Holub & Pouzar] Hemikript., 30-90 cm. (VII)VIII-IX. Leku itzaltsuak eta hezeak eragin atlantikoko aldeetan, silize-harrien edo garbitutako kareharrien gainean; 80-1200(1900) m. Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: U; Pirinio mendiak, tartekoak eta hegoaldekoak: B. Zirkunb. (39)

S. pozoi (Lag.) Iwatsuki [Thelypteris pozoi (Lag.) C.V. Morton, Dryopteris africana (Desv.) C. Chr.] Geof., 15-40 cm. (V)VII-X(XII). Erreka eta ur-jauzien ertzak, inguru heze, ilun eta epeletan; 10-600 m. Itsasertza eta haran atlantikoak: B. Hainbat esk.: Europan Atl. (38)

  • 1 Fronde bakunak, osoak; frondeen orria luzanga/lantzeolatua da, oinaldean bihotz-itxurakoa, belarritxo biribilekin, eta ertz osoa eta uhinduxea du (41) >> A. scolopendrium L. subsp. scolopendrium [Phyllitis scolopendrium (L.) Newman] Orein-mihia. Hemikript., 20-60 cm. VI-X. Toki ilun eta hezeak hainbat motatako basoetan, ezpondak, errekaguneak, leizeak, haitzuloak eta putzuak; 0-1400 m. Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: U (A); tarteko eta hegoaldeko mendiak: U (B); arroak: B; Ebro Harana: BB. Med.-Atl.
  • - Fronde pinatuak, edo bitan banatuak behintzat; hainbat eratako pinak #2
  • 1 Soro luzangak, makurrak, indusio iraunkorrarekin; espora papiladunak (54) >> A. filix-femina (L.) Roth Geof., 30-150 cm. V-XI. Mota guztietako baso eta zuhaizti heze eta itzaltsuetan, batez ere substratu azidoetan; 0-2000 m. Iparreko erdia: A. Hainbat esk.: Erreinu Holartikoa.
  • - Soro biribilak, indusio errudimentario edo galkorrarekin, are indusiorik gabe; espora gandordun/saretuak (57) >> A. distentifolium Tausch ex Opiz Geof., 30-100 cm. VII-IX. Harritza silizeo freskoak edo lur deskaltzifikatuak; 1700-2300 m. Pirinio mendiak: B. Zirkunb.
  • 1 Errakia eta orriaren azpialdea guruingabeak dira edo guruin eseri irisaturen batzuk dituzte; oinaldeko pinak ia besteak bezain luzeak dira; oinaldeko bigarren pina-parea gehienetan eseria da, lehenengo parea baino nabarmen txikiagoa (58) >> G. dryopteris (L.) Newman Geof., 15-40 cm. VI-IX. Baso ilun eta hezeetan bizi da, errizoma lurrustel azpian duela, eta harritza edo harkaitzetako arrailaduretan; 8502400 m. Pirinioak, iparraldeko eta tarteko mendiak: B. Zirkunb.
  • - Errakiak eta orri-azpiak glandula horixka pedikulatu asko dituzte; oinaldeko pinak besteak baino laburragoak dira; oinaldeko bigarren pina-parea gehienetan txortenduna da, lehenengoa baino txikixeagoa (59) >> G. robertianum (Hoffm.) Newman Geof., 20-50 cm. VI-VIII. Mendietan, kareharrizko harritza eta harkaitzetako arrailaduretan; (600)1000-2000 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B; hegoaldeko mendiak: BB. Hainbat esk.: Erreinu Holartikoa.
  • 1 Orria ia pentagonala da; oinaldeko bi pinak besteak baino luzeagoak dira, orriaren puntarantz okertuak; errizoma luzea; errizomatik fronde bakartiak sortzen dira (60) >> C. montana (Lam.) Desv. Geof., 5-40 cm. VII-VIII. Baso, harkaitz eta harritza ± hezeak; 16002200 m. Pirinio mendiak: BB. Zirkunb.
  • - Orri lantzeolatua edo obatu/lantzeolatua; oinaldeko pinak errakian gorago dauden beste batzuk baino laburragoak dira; errizoma laburra; errizomatik frondeak sortaka edo elkarren ondoan sortzen dira (64) #2
  • 1 Orri 1-pinatua (67) >> P. lonchitis (L.) Roth Hemikript., 15-30(50) cm. VI-X. Lapiazetako arrailadurak, erlaitz karstikoak eta kare-harkaitz itzaltsuak, klima fresko eta hezeko leku elurtsuetan; (850)1100-2000 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B; tarteko mendiak: BB. Zirkunb.
  • - Orri 2(3)-pinatua (69,70) #2

C. falcatum (L. fil.) C. Presl [Polystichum falcatum (L. fil.) Diels] Hemikript., 20-60 cm. IX-II. Behealde epel eta ilunetan bertakoturik; 0-150 m. Itsasertza: BB. Sarr.: Asiako hego-ekialdea eta Makaronesia. (66)

  • 1 Lantza-itxurako orria, 2-pinatua; oinaldeko pinak simetrikoak dira, eta haien pinula basiskopikoak eta akroskopikoak tamainaz antzekoak (71) #2
  • - Orria triangeluarra, lantza-itxurakoa edo tartekoa da, eta 3(4)-pinatua, oinaldeko pinetako lehen lakainetan behinik behin; oinaldeko pinak simetrikoak edo asimetrikoak dira eta haien lehen pinula basiskopikoa lehen pinula akroskopikoa baino handiagoa da (72) #5
  • B. spicant (L.) Roth Orrazi-iratzea. Hemikript., 20-50(70) cm. (VI)VII-X. Baso hostoerorkorrak eta haien ordezko sastrakadiak, lur azidoetan; Si; 0-1900 m. Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: A; Pirinioak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: U. Zirkunb. (80)