O. regalis L. Hemikript., 0,5-2,5 m. IV-IX. Urbazterreko basoak eta beste toki heze batzuk; 0-700 m. Iparreko herena: U; Tarteko mendiak: BB. Hainbat esk.: eskualde epelak eta tropikalak ia mundu osoan. (21)
Iraupen egoera (monumentu megalitikoa): Arrastoak baino ez
C. crispa (L.) R. Br. [Allorosus crispus (L.) Röhling] Geof., 5-30 cm. VII-IX. Hartxingadiak eta harkaitzetako pitzadurak; Si; 1400-2000 m. Pirinio mendiak: B (U). Eur. (23)
Ch. maderensis Lowe [Ch. pteridioides (Reichard) C. Chr.] Geof., 5-15 cm. II-VI. Harkaitzetako arrailadurak, higakinak; Si; 600-800 m. Hegoaldeko mendiak, Ebrotik hegoaldera: BB. Hainbat esk.: Med.-Makaronesiarra. (25)
OHARRAK.- Ch. acrostica (Balbis) Tod. espeziea liburu honen lurraldearen hego-ekialdeko muturretik pixka bat harantzago bizi da, malkar eguzkitsuetako haitz karbonatatuetan, baina dirudienez ez da bizi aztergai dugun lurraldean. Sasi-indusio zabala du, ertzean zirrindaduna.
A. leptophylla (L.) Link [Grammitis leptophylla (L.) Link, Gymnogramma leptophylla (L.) Desv.] Terof., 5-15 cm. III-V. Ezpondak, harkaitz eta hormetako arrailadurak; 0-100 m. Itsasertza: BB. Subkosm.: Europan Med.-Atl. (26)
A. capillus-veneris L. Iturri-belar arrunta, garaizka, txarrangila. Geof., 10-40(50) cm. I-XII. Horma bustiak, ezponda hezeak; 0-900 m. Ia lurralde osoan, urriagoa hegoaldean: U. Subkosm. (27)
M. quadrifolia L. Hidrof., 5-20 cm. VII-IX. Urmaelak eta meandro itsuak; 0-50 m. Haran atlantikoen iparreko muturra: BB. Eur. (28)
P. globulifera L. Hidrof., 3-10 cm. VI-VIII. Sakonera txikiko putzuak, material silizeoen gainean; 0-100 m. Haran atlantikoen iparreko muturra: BB. Eur. (29)
H. tunbrigense (L.) Sm. Geof., 2-5(10) cm. IV-IX. Harkaitz itzaltsu eta ± hezeak; Si; 0-550 m. Haran atlantikoak: BB. Hainbat esk.: subtropikala eta Med.-Atl. (30)
T. speciosum Willd. [T. radicans auct., non Swartz, Vandenboschia speciosa (Willd.) Kunkel] Geof., (7)10-40 cm. VI-VIII (gure lurraldean nekez ematen du esporontzirik). Harrien zuloguneak errekastoetako ur-jauzietan; Si; 0-400 m. Haran atlantikoak: BB. Atl. (31)
- 1 Soroek trikoma adarkatuak dituzte; frondeak, gehienetan, zabalak eta triangeluarrak dira (32) >> P. cambricum L. subsp. cambricum [P. australe Fée] Geof. (epif.), 10-50 cm. I-XII. Arrailadurak, harkaitzetako erlaitz goroldiotsuak eta zuhaitz zaharretako urkilak; 0-1200 m. Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: A. Med.-Atl.
- - Soroek ez dute trikoma adarkaturik; frondeak, gehienetan, lantzeolatuak edo obatu/lantzeolatuak dira (33,34) #2
- 2 Soro eliptikoak; esporontzien eraztunek (4)6-9(12) zelula lodi dituzte, marroi horixkak, eta (1)2-3(4) oin-zelula (33) >> P. interjectum Shivas Geof. (epif.), 10-50 cm. I-XII. Hormak, harkaitzak, zuhaitzetako urkilak; 0-1500 m. Ia lurralde osoa, hegoko herena izan ezik: U. Eur.
- - Soro biribilak; esporontzien eraztunek (7)11-14(18) zelula lodi dituzte, gaztaina-kolore gorrixkakoak, eta (0)1(2) oin-zelula (34) >> P. vulgare L. Geof. (epif.), 10-50 cm. I-XII. Harri, motzondo eta arrakalak estaltzen dituzten goroldioen gainean bizi da; 0-1800 m. Lurraldearen iparreko bi herenak, batez ere mendietan: U. Eur.
HIBRIDOAK: Goian deskribatu ditugun espezieen hibridoek tarteko ezaugarri morfologikoak dituzte, eta, sarritan, hainbat esporontzi atrofiatuta edukitzen dituzte. Liburu honen lurraldean hiru hibrido daude eta hirugarrena nahikoa arrunta da: P. cambricum subsp. cambricum x P. interjectum (P. x shivasiae Rothm.); P. camb ric um subsp. camb ric um x P. vulg are (P. x font-quer i Rothm.); P. interjectum x P. vulgare (P. x mantoniae Rothm.)
C. macrocarpa C. Presl Geof., 0,5-2,5 m. VI-IX. Trokarte itzaltsuak, itsasoari begira, substratu azidoetan; 100-200 m. Itsasertza: BB. Hainbat esk.: Atl.-Makaronesiako endemismoa. (35)
P. aquilinum (L.) Kuhn [Pteris aquilina L.] Iratze arrunta, garoa. Geof., 0,25-2 m. VIII-X. Baso mota guztiak eta ordezko komunitateak, ugaria lur azidotuetan, hegoaldean ez da ibarbaso eta ubide-ertzetan baino aurkitzen; 0-1200(1400) m. Ia lurralde osoa: AA; Ebro Haraneko alde lehorrak: B. Subkosm. (36)