Skip to main content

Gymnocarpium Newman

EHlsgi·k

2020/08/12 - 19:03

klik
  • 1 Errakia eta orriaren azpialdea guruingabeak dira edo guruin eseri irisaturen batzuk dituzte; oinaldeko pinak ia besteak bezain luzeak dira; oinaldeko bigarren pina-parea gehienetan eseria da, lehenengo parea baino nabarmen txikiagoa (58) >> G. dryopteris (L.) Newman Geof., 15-40 cm. VI-IX. Baso ilun eta hezeetan bizi da, errizoma lurrustel azpian duela, eta harritza edo harkaitzetako arrailaduretan; 8502400 m. Pirinioak, iparraldeko eta tarteko mendiak: B. Zirkunb.
  • - Errakiak eta orri-azpiak glandula horixka pedikulatu asko dituzte; oinaldeko pinak besteak baino laburragoak dira; oinaldeko bigarren pina-parea gehienetan txortenduna da, lehenengoa baino txikixeagoa (59) >> G. robertianum (Hoffm.) Newman Geof., 20-50 cm. VI-VIII. Mendietan, kareharrizko harritza eta harkaitzetako arrailaduretan; (600)1000-2000 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B; hegoaldeko mendiak: BB. Hainbat esk.: Erreinu Holartikoa.

Komentariorik ez..