- 1 Orri 1-pinatua (67) >> P. lonchitis (L.) Roth Hemikript., 15-30(50) cm. VI-X. Lapiazetako arrailadurak, erlaitz karstikoak eta kare-harkaitz itzaltsuak, klima fresko eta hezeko leku elurtsuetan; (850)1100-2000 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B; tarteko mendiak: BB. Zirkunb.
- - Orri 2(3)-pinatua (69,70) #2
- 2 Pinula dekurrenteak, peziolulurik gabe; pinulen bi alboek oinaldean angelu zorrotza egiten dute; lehenengo pinula akroskopikoa besteak baino nabarmen handiagoa da; oinaldeko pinak orriaren alde zabalean daudenak baino askoz laburragoak dira (69) >> P. aculeatum (L.) Roth Hemikript., 40-80 cm. V-X. Baso freskoak eta lapiazetako arrailadurak; Ca; 0-2000 m. Haran atlantikoak eta lurraldeko mendiak: U. Eur.
- - Pinulak ez dira dekurrenteak eta badute peziolulua; pinulen bi alboek oinaldean angelu kamutsa egiten dute; lehenengo pinula akroskopikoa tamainaz besteen antzekoa da; oinaldeko pinulak orriaren alde zabalean daudenak baino laburxeagoak dira (70) >> P. setiferum (Forsskål) Woynar Hemikript., 40-80 cm. V-X. Leku itzaltsu eta freskoak, gehienetan baso hostozabalak; 0-1550 m. Haran atlantikoak, Pirinioak, iparraldeko eta tarteko mendiak: A (U); hegoaldeko mendiak: U; arroak: B. Eur.
HIBRIDOAK: P. aculeatum x P. lonchitis [P. x illyricum (Borbás) Hahne]; P. aculeatum x P. setiferum [P. x bicknellii (Christ) Hahne]
Komentariorik ez..