- 1 Fronde bakunak, osoak; frondeen orria luzanga/lantzeolatua da, oinaldean bihotz-itxurakoa, belarritxo biribilekin, eta ertz osoa eta uhinduxea du (41) >> A. scolopendrium L. subsp. scolopendrium [Phyllitis scolopendrium (L.) Newman] Orein-mihia. Hemikript., 20-60 cm. VI-X. Toki ilun eta hezeak hainbat motatako basoetan, ezpondak, errekaguneak, leizeak, haitzuloak eta putzuak; 0-1400 m. Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: U (A); tarteko eta hegoaldeko mendiak: U (B); arroak: B; Ebro Harana: BB. Med.-Atl.
- - Fronde pinatuak, edo bitan banatuak behintzat; hainbat eratako pinak #2
- 2 Fronde 1-pinatipartituak, gainetik ilegabeak eta azpitik palea orbelkara eta distiratsuz estaliak (42) >> A. ceterach L. subsp. ceterach [Ceterach officinarum Willd.] Xardin-belar horia. Hemikript., 5-15 cm. IV-XII. Harkaitz eta hormetako pitzadurak, gehienbat kare-haitzetan; 0-1400(1750) m. Ia lurralde osoa, Ebro Haraneko alderik gehienak izan ezik: A. Eur.
- - Frondeak hainbat modutara zatiturik egon daitezke, baina azpialdea ez dute palea orbelkaraz estalita #3
- 3 Orria dikotomikoki zatiturik dago, edo muturreko lakain bat besterik ez da (43,44) #4
- - Orri pinatizatitua (45,46) #5
- 4 Orria lakain erronboide bat baino ez da, edo 2-3 lakain erronbiko ditu (43) >> A. seelosii Leybold subsp. glabrum (Litard. & Maire) Rothm. [A. celtibericum Rivas Martínez] Hemikript., 3-10 cm. VI-IX. Harkaitz eguzkitsuetako pitzadurak eta zuloguneak, batez ere hegalkinetan; Ca; 650-1300 m. Tarteko eta hegoaldeko mendien mendebaldeko erdia: BB. Med. W.
- - Orriak lerro-itxurako 2-5 lakain ditu, zatibituak edo trifidoak (44) >> A. septentrionale (L.) Hoffm. subsp. septentrionale Hemikript., 5-15 cm. V-X. Granito eta hareharrizko harkaitzetako pitzadurak; Si; (100)450-2100 m. Iparraldeko mendiak: B; Pirinioak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: BB. Zirkunb.
- 6 Errakia eta orria zelula bakarreko guruin-ilez estalita daude (45) >> A. petrarchae (Guérin) DC. subsp. petrarchae Hemikript., 3-10(15) cm. II-IX. Harkaitz epeletako pitzadurak; Ca; 400650 m. Tarteko eta hegoaldeko mendiak: BB. Med. W.
- - Erraki eta orri ilegabeak #7
- 7 Pinak 1-4 cm luze dira, lantzeolatuak edo luzanga/lantzeolatuak, eta goiko ertzean belarritxoak dituzte (46) >> A. marinum L. Hemikript., 10-40 cm. III-X. Itsasertzeko labar eta hormetako pitzadurak; 0-100 m. Itsasertza: U. Med.-Atl.
- - Pinak 1 cm baino laburragoak, erdizirkularrak, arrautza-itxurakoak, angeluzuzenak edo luzanga/lantzeolatuak (47) #8
- 8 Txortena eta errakia gaztaina-kolore ilunekoak edo beltzak dira; pinak ia eseriak dira, moztuak, erdizirkularrak edo angeluzuzenak, asimetrikoak edo, inoizka, simetrikoak (47) >> A. trichomanes L. Xardin-belar beltza. Hemikript., 5-30 cm. (I)IV-X(XII).
- - Pina asimetrikoak, osoak edo krenatuak, alabarda-itxurarik ez dutenak (47b,47c) >> B
- - Errizomaren paleek 3 mm baino gutxiago dituzte; pinak errakiari zeharka lotuta daude eta bata bestetik nahiko urrun daude (47c) >> subsp. trichomanes Harkaitzetako pitzadurak; Si; 50-500(700) m. Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: B. Subkosm.
- - Errakia berdea da, eta txortena ere bai, baina oinaldean gaztaina-kolore argia du; pina peziolulatuak, falka-itxurakoak, arrautza-itxurakoak, gehienetan simetrikoak (48) >> A. viride Hudson Xardin-belar berdea. Hemikript., 5-20 cm. VI-X. Gerizpeko harkaitzetako pitzadurak eta erlaitzak, ia beti kare-haitzetan, inoizka silize-haitzetan; (550)800-2100 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: U; tarteko eta hegoaldeko mendiak: B. Zirkunb.
A Pina simetrikoak, oxkardun/ebakiak, behekoak alabarda-itxurakoak (47a) >> subsp. pachyrachis (Christ) Lovis & Reichst. Harkaitzetako pitzadurak; Ca; 450-1150 m. Tarteko mendiak: B. Med.
B Errizomaren paleek 3 mm baino gehiago dituzte; pinak errakiari elkarzutik lotuta daude eta bata bestetik nahiko hurbil daude (47b) >> subsp. quadrivalens D.E. Meyer Hormak, harkaitzak eta hainbat baso-mota; 0-1850 m. Ia lurralde osoa, Ebro Haraneko alderik lehorrenak izan ezik: A. Subkosm.
- 9 Orri obatu/triangeluarra; beheko pinak erdikoak baino handiagoak dira; txortena orria bezain luzea da gutxienez (50,51) #10
- - Orri lantzeolatua edo luzanga/lantzeolatua; beheko pinak erdikoak baino txikiagoak dira; txortena orria baino laburragoa da (52,53) #12
- 10 Txortena berdea da osorik, edo bestela oinaldean gaztaina-kolorekoa da; frondeak 10(15) cm baino laburragoak dira; indusioek ertz ziliodun/zirrindaduna dute (49) >> A. ruta-muraria L. subsp. ruta-muraria Iturri-belar zuria, horma-erruda. Hemikript., 3-10(15) cm. I-XII. Horma eta harkaitzetako arrailadurak, gehienetan material karetsuen gainean; 0-2150 m. Ia lurralde osoa, Ebro Haraneko alderik lehorrenak izan ezik: A. Zirkunb.
- - Gaztaina-kolore iluneko txortena; frondeak 10-40 cm luze dira; indusioek ertz osoa dute (50,51) #11
- 11 Pina buztandunak, behekoak eta erdikoak puntarantz okertuak; pinulak lerro-itxurakoak, arrautza-itxurakoak edo tartekoak dira (50) >> A. onopteris L. Garaizka beltza, iturri-belar beltza. Hemikript., 15-40 cm. VI-XII. Toki harritsuak beheko basoetan, eremu erabat atlantikoetan; 0-500 m. Itsasertza eta haran atlantikoak: U. Med.-Atl.
- - Buztanik gabeko pinak, ez oso okerrak; pinulak arrautza-itxurakoak, falka-itxurakoak edo tartekoak dira (51) >> A. adiantum-nigrum L. Garaizka beltza, iturri-belar beltza. Hemikript., (10)15-40 cm. VI-XII. Harkaitzak, hormak, baso harritsuak eta ezpondak, leku itzaletan, hainbat substratu motaren gainean; 0-1550 m. Ia lurralde osoa, Ebro Haraneko alderik lehorrenak izan ezik: U. Eur.
- 12 Mintz-antzeko orria, lantzeolatu estua, zabal baino 5 aldiz luzeagoa gutxienez; oinaldeko pinak erdialdekoak baino askoz laburragoak dira, luzeenek 1,5 cm baino gutxiago dituzte; txortena orriaren erdia baino laburragoa da; soroak pinulen nerbio nagusien ondoan daude (52) >> A. fontanum (L.) Bernh.[A. halleri (Roth) DC.] Hemikript., 5,20 cm. V-X. Harkaitzetako arrailadurak, gerizpe epeletan; Ca; 600-1200(1850) m. Tarteko eta hegoaldeko mendien ekialdeko erdia: U (B). Orof. Med. W.
- - Orri gutxi-asko larrukara, lantzeolatu zabala, zabal baino 2-5 aldiz luzeagoa; oinaldeko pinak ez dira erdikoak baino askoz laburragoak, luzeenek 1,5 cm baino gehiago dituzte; txortena, eskuarki, orriaren erdia baino luzeagoa da; soroak pinulen ertzen ondoan daude (53) >> A. billotii F.W. Schultz Hemikript., 10-30 cm. II-X. Harkaitz eta hormetako pitzadurak, eragin atlantikoko inguruneetan; Si. 0-850 m. Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: B. Med.-Atl.
HIBRIDOAK: A. fontanum x A. ruta-muraria subsp. ruta-muraria (A. x recoderi Aizpuru & Catalán).
Komentariorik ez..