Skip to main content

TXIMISTA harrespila

inaxio·k

2008/11/03 - 08:37

Tximista harrespila | ©irundarra (2008-12-16)
Megalito mota
Harrespila
Megalito eremua
ONDDI - ADARRA - MANDOEGI
Noiz aurkitua
1995
Elementu kopurua
1
Deskribapena

5 harrespileko multzoa, beraietatik 4 bata bestearen ondoan daude, eta 5. bakarrik dago 55 m H-ra. Bertako konglomeratu eta hareharriak. 1. Harrespila: HE-ko sektorea soilik geratzen da, ustezko diametroa 4,50 m-koa da; 2. Harrespila : IM-ko sektorea soilik geratzen da, ustezko diametroa 6,20 m-koa da. 1,85 x 1,50 x 1,10 m-ko altuera duen bloke bat topatzen da bere barnean; 3. Harrespila: M-ko arkua soilik geratzen da, ustezko diametroa 4,50 m-koa da. Bere barnean bloke lerro bat azaltzen da hormatxo bat osatzen duena, bertako elurzuloarekin zerikusia izan dezakena; 4. Harrespila: : H-ko arkua soilik geratzen da, ustezko diametroa 7 m-koa da; 5. Harrespila : hegoalderuntz azkena, H-ko arkuaren zati bat soilik geratzen da, ustezko diametroa 5 m-koa. Gehienetan, falta diren lekukoak mendeetan zehar desagertu dira lubiziengatik, eta baita ere ondoko elurzuloa eta egitura auxiliarrak egiteko erabili izan direlako.

Lurraldea
Garaiera
740 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Ez da horren nabarmena
Nola iritsi
Tximista deituriko lekuan, Adarramendiko Ipar mazelan dagoen zelaigunetxo batean, aintzinako elurzuloaren ondoan. Tximistako Egiako harrespil multzoa, 250 m-ra dago, HHE-ra. Belardi batean daude. Seinaleztatua dago.
Historiala
I. Gazteluk aurkitu zituen 1995n. Oraindik induskatu gabeak.

Komentarioak

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2009·ko Urriaren 4·an - 09:51etan·an

    35 metrotako akatsa zegoen.

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Adarra, Agerre mendia (187 m.) · TXIMISTAko egia harrespila (261 m.) · ELURZULO harrespila (426 m.) · Aballarri mendia (857 m.) · AMUNOLA harrespila (905 m.) · ETENETA I harrespila (925 m.) · ETENETA III tumulua (992 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi