Skip to main content

Adarra, Agerre mendia

eteneta·k

2005/06/09 - 22:18

Etenetako zutarria, ohiko argazkia | ©inaxio (20040222)
Altuera
811 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Andoain · Urnieta · Xoxoka
Lurraldea

Urnieta eta Andoain artean kokatuta dagoen mendi ezaguna da Adarra, Leitza alderaino luzatzen den mendi kate luzeko tontor nabarmenena. Badira kate berean tontor altuagoak, Mandoegi esaterako, baina Adarraren itxura ezaguterraza denez eta hainbat herritatik erraz nabarmentzen denez berak jasotzen du inguruko mendizaleen arreta. Bere gainaldean larre garbiak dira nagusi, hainbat pago eremu, iratzea eta han-hemenka sakabanatutako harriak eta harkaitzak; beherago pinua da dena.
Abiapuntu erabiliena Xoxoka aldeko Besadegi (Besabi) jatetxea da. Andoain eta Urnieta arteko kaskoan hartu behar da Xoxokarako bidea, eta errepidean gora jarraitu, jatetxera heldu arte.
Aurrehistoriako arrasto ugari gordetzen du bere inguruko lepo eta bizkarretan. Horietako bat, Etenetako zutarria, Adarraren ohiko argazkiaren osagai bihurtu da.
Inguruko tontorren artean Aballarrik aipamena merezi du, ez baitago bestela zerrendan. Arkaitz ugari du gainean (Adarrak berak ere bai) eta horrek xarma berezia ematen dio beti gailurrari. Aterpe txiki bat ere bada bien arteko lepoaren inguruan. Urteberri egunean ohitura da inguruetan Adarrara igotzea.
Ez da zaila ibilbide berean zerrendako beste tontorren bat edo beste harrapatzea, gertu baitu Oindi Iparraldean, eta Zaburu Hegoaldean, esate baterako, zerrendakoak aipatzearren, edota Aballarri eta Onddo, zerrendatik at, baino gertuago.

Oso gertu (< 1.000 m)

TXIMISTAko egia harrespila (145 m.) · TXIMISTA harrespila (187 m.) · ELURZULO harrespila (597 m.) · ETENETA I harrespila (744 m.) · ETENETA III tumulua (808 m.) · ETENETA II harrespila (939 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Viaje a la Prehistoria Basabi (Urnieta) Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Otsailaren 10·an - 14:30etan·an

    urnietatik andoain bidera, gasolindegia eta hurrengo bidegurutzean ezkerretara jo behar da.han errepidea jarraitu bukaera arte eta Aldapeta baserritik eskubiko bidea hartu.errekako bidegaurutzea arte.han bi aukera, ezkerraldera Aballarri tontorra, eskubialdera Adarra.bi ordu t´erdi igo eta jaitsi, lasai joanez.txango ederra!

  • account_circle

    Onttobeltz·k bidalia 2002·ko Ekainaren 24·an - 09:14etan·an

    Mendi honen ohizko igoera Besabitik ateratzen den bidetik barna dijoa.
    Badago beste bide bat, agian ez dena oso ederra, baina mendi honen beste ikuspegi bat ematen diguna. Bidea Olazar baserrian hasten da (Hernanitik Goizuetarako errepidean, Ugaldetxo auzoan). Erreka ondotik dijoan bidea jarraitu hamar minutuz, eta eskubitara ateratzen bidea hartu. Hemendik bidea utzi gabe gora eta gora, Elurzulo inguruan azaltzen garen arte; hemendik aurrera, ohizko bide aldapatsua tontorreraino. Bide gogorra, baina ingurune honen beste ikuspegi bat emango diguna.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Irailaren 24·an - 20:50etan·an

    Kaixo!
    Adarratik Mandoegirako ibilbidea egin nahiko nuke gainez gain. Besabitik atera ezkero zenbat denbora beharko nuke mandoegiraino iritsi eta berriz ere abiapuntura bueltatzen? Galtzeko arriskurik ba al dago?
    Eskerrik asko

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Irailaren 26·an - 22:46etan·an

    Ibilbide klasikoa zuk aipatutakoa. Oso egun luzea izango duzu, totalera 6-7 ordu. \"Rompepiernas\" izugarria da, gain ugari daudelako. Lainorik ezean ez duzu galtzeko arriskurik. Hori bai, nik ez dizut gomendatzen.

  • account_circle

    Jon·k bidalia 2004·ko Irailaren 28·an - 13:11etan·an

    Aranotik (Unamuno-Azketa-Zaburu-Onddo-Adarra) Besabira 4 ordu. Itzuli ordu erdian, baina beribilez. Adarra-Mandoegi liburu bat dago. Han aurkituko duzu zerbait gehiago, baina joan eta itzuli ez nuke egingo, are gutxiago leku beretik.

  • account_circle

    GOIO·k bidalia 2005·ko Martxoaren 9·an - 11:25etan·an

    Es una salida muy maja.
    Yo he ido desde adarra hasta mandoegi, para termianr en Berastegi, y tardamos mas de 6 horas.
    Yo si lo recomiendo, porque hay unas vistas del copon, de todo Leizaran, etc...

  • account_circle

    David·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 8·an - 17:40etan·an

    Me interesa ese camino desde Adarra a Mandoegi y bajar a Berastegi. Quiero hacerlo en BTT. Tambien Llegar a Usategieta o Leitza.
    Me podrías indicar un poco como lo hiciste.

    Eskerrikasko.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Apirilaren 6·an - 11:25etan·an

    Berandu ikusi dut mezua, agian egingo zenuen. Nik ere egin dut. Eta bariante batekin ere bai, gomendatzen dizudana. Unamonon leitzaran zulora jeitsi (argi ikusten da) eta zubitxoa pasa ondoren Ipuliño eta S. Lorenzo artera atera aldapa igo ondoren (pista moduko bat). Eta gainez gain (2 ordu ggb) Uzturreraino eta handik Tolosara jeitsi bertan trena hartzeko. 8 ordu edo kalkulatu.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Urriaren 2·an - 01:15etan·an

    Me justaria subir a este monte,si lo conoces y te animas pegame un toque
    Lambarketa.(Arrigorriaga)

  • account_circle

    ander·k bidalia 2005·ko Irailaren 11·an - 17:56etan·an

    Norbaitek ezagutzen al du Leitzarandik Adarrara igotzeko bidea?

  • account_circle

    leire·k bidalia 2005·ko Irailaren 23·an - 01:14etan·an

    Kaixo!
    Bai, nik ezagutzen dut. Leitzarango bidea hartu, Plazaolakoa eta lehen tunela pasa eta gero (kotxeaz bertara iritsi zaitezke), 100-200 metro ibili eta ezkerretara bidexka bat aurkituko duzu: Adarra-Mandoegi dioena. Bidexka igo eta hasieran eskuin ta segituan ezkerrera egiten duen bidea hartu. Bertan, gaztainondo ugari aurkituko duzu.

    Bidea aldapatsua da. Igo ondoren, zelai batean azalduko zara. Eraikin pare bat daude bertan(zakur ta guzti). Hesia pasa eta ezkerretara egin, Iruñara doan autobidea eskuin aldean uzten dugularik (urrutian).

    Eraikinen bigarren hesia pasa eta ADI EGON!!! 200 metrotara edo, harri multzo bat dago, ote artean bidexka bat markatzen duena. Bide hori hartu eta gora egin. Azkenean, errota-harri bat dagoen zelai gune txiki batera helduko zara. Nahi baduzu, gutizia eskatu errota harriari eta eskuak bertan jarri gutizia benetan egin bihurtu dadin eskatuz.

    Errota harriaren ondoan, pista bat azalduko zaizu. Errota harria eskuinean utzi eta aurrera doan goiko pista hartu eta segi, segi eta segi aspaldiko megalito batera iritsi arte. Aurrean, cortafuegos bat.

    Cortafuegosera iristean, zuzen hartu bidea goraka eta aldapatxo bat jaitsi eta berriz igo ondoren, eskuinean Onddo edo Onioren gailurrean egongo zara. Aurrez aurre duzuna, Adarraren atzekaldea da Donostiatik begiratuta. Onddotik jaitsi eta zuzen zuzenean Adarra igo.

    Ez baduzu Onddo igo nahi, cortafuegosean ezker aldera doan bidea hartu eta Adarrako magalera iritsiko zara (uste dut Unamuno izena duela). Hortik, galbiderik gabe.

    Egia esan, niri bidea ez zait oso polita iruditzen, baina tira, Onddo ezagutzeko aukera ere ematen dizu eta pena merezi du. Gure lurren beste txoko berezi bat.

    Ea zerbaiterako balio dizun. Zorte on!!

  • account_circle

    leire·k bidalia 2005·ko Irailaren 23·an - 01:29etan·an

    Barkatuko didazu, baina ez da UNamuno izena. Etenetako lepoa da, 2metroko altuera duen harri megalitiko bat dago bertan.

  • account_circle

    zaeletx·k bidalia 2005·ko Urriaren 9·an - 22:57etan·an

    Aupa!

    Donostialdeko hiru nexka gara, 28-29 urte bitartekoak eta mendian eta bizikletan ibiltzea asko gustatzen zaigu. Gurekin planen bat egin nahi duzue? Guk gustora asko egingo genuke. Ea laster ikusten garen! Ta animatu,jende berria ezagutu nahi dugu eta!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Ekainaren 26·an - 15:04etan·an

    Kaixo!

    Ni animatuko nintzateke mendi irteerak egitera.

    Ba al da modurik zuzenean zuekin kontaktuan jartzeko?

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi

Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Near targets

TXIMISTAko egia harrespila (145 m.) · TXIMISTA harrespila (187 m.) · ELURZULO harrespila (597 m.) · ETENETA I harrespila (744 m.) · ETENETA III tumulua (808 m.) · ETENETA II harrespila (939 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi