Skip to main content

ETENETA I harrespila

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

... | ©inaxio (20070217)
Megalito mota
Harrespila
Megalito eremua
ONDDI - ADARRA - MANDOEGI
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1951-05-20
Elementu kopurua
2
Deskribapena

Bi harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. 4,50 m. diametrokoa. 0,20 eta 0,45 m. tarteko altuerako lekukok eratzen dute. Azpimarragarria da, bereziki, 2 m. altuerako lekuko bat (lur-azpian dagoen zatiarekin 3 m.tara iristen da). Hau, aurkitu zenean, lurrean zegoen etzanda esparruaren kanpo, eta geroztik izan da bi alditan berriztatua. Monumentuaren iparraldeko arkua harriz beterik dago, honek itxura tumulurra ematen diolarik.
2.- Harrespila. 2,70 m. diametrokoa. Agerian dauden 24 lekukok osatzen dute, 0,37 eta 0,28 m. tarteko hiru azpimarragarriak direlarik.

Lurraldea
Garaiera
700 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Oso nabarmena
Nola iritsi
Aerreko Zabalako lepoaren erdian. Eteneta II harrespil multzoa 200 m. HMra kokatzen da.
Historiala
Harrespilak L. PEÑAk aurkitu zituen 1951ean eta monolitoa J. Altuna eta K. MARIEZKURRENAk 1978an. Ez dira industu.
Bibliografia
Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1982, p. 204 (5)
PE??A BASURTO, L. (1960)
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDARIZ, A. et al. (1982)
BARRIO, L. del (1979)

Komentarioak

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2009·ko Urriaren 4·an - 10:09etan·an

    35 metrotako akatsa zegoen.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2011·ko Urtarrilaren 29·an - 14:57etan·an

    Erraza da oharkabean pasatzea, baina fitxan aipatzen den bigarren harrespil hori, harrespil haundiaren ondo-ondoan dago, eta zaila da ikusten, jakinaren gainean egon ezean (ikusi marrazkia). Karta Arkeologikoko azalpen ofiziala irakurrita zerbait nabarmenagoa espero da, izan ere ez dira 24 lekuko ikusten direnak, lau baino, eta doi-doi ageri dira lur-azalean.

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ETENETA III tumulua (82 m.) · ETENETA II harrespila (197 m.) · Onddo mendia (552 m.) · Adarra, Agerre mendia (744 m.) · TXIMISTAko egia harrespila (763 m.) · OTSOLEPO trikuharria (831 m.) · TXIMISTA harrespila (925 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi