Oltzorrotz, Ekaitza, Arainburu, Loitzate eta Iramendi, Zubietatik ibilbidea

inaxio·k

2022/01/31 - 20:41

7 klik
Abiapuntua: Zubieta
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:1200 m
Eskema: Zubieta - Azkontzuloeta - Oltzorrotz - Ekaitza - Arainburu - Irain / Loitzate - Iramendi - Arlepo - Sorginzelaieta - Irazabal - Zubieta
Luzera:18.00 km
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa
Noiz egina: 2023-08-04

Oltzorrotz haitzaren igoeran kontu pixka batekin ibili beharra dago, ez da haurrekin ibiltzeko lekua. Arrastoa nahiko nabarmena da orain, baina ez da beti beharbada horren nabarmena izango. Iparraldeko bizkarretik etorrita haitzaren eskubi aldetik igotzen da bidea, hormaren tarte errazenak bilatuz.

 

Iramendiko Hegoaldeko isurialdean ez da bide arrasto nabarmenik eta ez da erosoa (tarte batzuetan otea eta uda partean iratzea), jaitsiera errazago egin daiteke Mendebaldeko hegia zeharkatzen duen pista zabala baliatuz.

 

Irazabalgo jaitsiera nahiko zakarra da bidea hondatuta dagoelako tarte batzuetan, igotzeko hobea da egia esan. Jaitsiera eroso bat egin nahi izanez gero hobe duzue Arlepon Aurkidiko bidea hartzea: pista zabal batek eramango zaituzte bueltan Zubietara. Aurkidiko bidearen arrastoa ere erabil dezakezue lasterbide moduan.

Wikiloc IDa: 93961381
Arrastoa:
EranskinaTamaina
oltzorrotz-ekaitza-loitzate-zuzenduta.gpx212.45 KB
Oharrak: Ibilbidea 2022ko urtarrilean egina da, nahiz eta GPSak 2002ko ekainekoa dela esan, GPSa hondatuta daukat.

Komentariorik ez..