Larrazkondo mendia

zuriain·k

2019/12/16 - 13:10

Larrazkondoko soslai oihantsua Gazpidetik
Larrazkondoko soslai oihantsua Gazpidetik ©zuriain (20191210)
4 klik
Altuera:782 m
Beste izenak:
  • Larrezkondo
  • Naizpe
Mendialdea:Altzania
Abiapuntuak:
  • Otzaurte
  • Etzegarate

Etzegarate eta Otzaurteko mendateen arteko gainik ezagunena Gazteluberri da, merezimendu osoz. Aitzabal gainak ere nolabaiteko ospe bat du, gailurreko buzoiak aditzera ematen duenez. Baina bi gain hauen iparraldean dauden Larrazkondo eta Gazbide mendiek ez dira hain zorionekoak. Hala ere, toki politak dira, baso zabalez estalita (pinuak gehien bat) eta batez ere Larrazkondoren kasuan, panoramika zabalekoak, Larrazkondoren gailurreko erpin geodesikoak iradokitzen duen bezala.

Gainaldea zabala da eta hainbat muino nabarmentzen dira bertan. Pinudiaren itzalean dago garaiena, 782 m.tan, erpin geodesikoa baino metroren bat edo beste gorago, baina pinudiak itsututa. Ez da txartelontzirik oraino.

Komentarioak

Near targets

Gipuzkoako Partzuergo Txikia partzuergoa (553 m.ra) · ETXEGARATE tumulua (971 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 36·ra, 36 guztira