Aitzabal mendia

zuriain·k

2019/12/06 - 18:43

Aitzabalgo txartelontzia
Aitzabalgo txartelontzia
©zuriain (2019-12-06)
5 klik
Altuera:791 m
Mendialdea:Altzania
Abiapuntuak: Otzaurte
Lurraldea:

Otzaurteko mendatea iparraldetik zaintzen duen haitza dugu Aitzabal. Nahiz eta altuera handirik ez hartu mendatearen gainetik, ikuspegi zabal eta interesgarriak ditu, bere kokapen estrategikoari esker. Otzaurteko txangoa motz geldituz gero, inguruko gainen bat bisita genezake: Gazbide, Larrazkondo, Gazteluberri... Denak aukeran izanen ditugu Otzaurte edo inguruetatik. Tontorrean txartelontzi gorria elorri artean, haitzari lotuta.

Igotzeko bide errazena Otzaurteko mendatetik abiatu eta haitza Mtik inguratzea da, GR12aren arrastoa jarraituz, eta aurrerago, hura utzita, haitzaren IEko lepora igotzea (lepo horretatik gertu gelditzen da Otsaarte trikuharria), bizkarrari jarraituz tontorrera heltzeko.

Komentariorik ez..

Near targets

OTSAARTE trikuharria (164 m.ra) · Andra Mari ermita (424 m.ra) · BIDAARTE I trikuharria (821 m.ra) · ARKAUN VI etxola hondoa (829 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 37·ra, 37 guztira