Monumentu megalitikoak
Jasotako azkenak
Atal honi buruz
Hilharriak taldeko kideekin elkarlanean osatutako atala da hau. Urte asko daramate Hilharriak taldekoek Euskal Herriko eta inguruetako historiaurreko monumentuak bilatzen eta katalogatzen, eta hemen argitaratzen dituzte beren aurkikuntzak. Hemen jasota ez dagoen monumenturen baten berri izanez gero, zeuk erantsi dezakezu.
Monumentu mota jakin batzuk (trikuharria, harrespila, zutarria) ezagunak dira gehienontzat, baina badira beste batzuk ere ezagutu beharrekoak, gutxitan aipatzen direnak. Bestetik, hemen jasotzen diren monumentu asko oso egoera txarrean daude eta kasu batzuetan zaila da antzematen badiren edo zer diren adituentzako ere; sarritan indusketa egin arte ez dago jakiterik monumentua den ala ... harri pila bat baino ez.
Azkenik, asko dira jendearen hainbat jardueraren ondorioz hondatu eta desagertutako monumentuak: baso lanetarako ebakitako bideekin urratutakoak, larreak garbitzeko erabilitako makineria astuna, monumentua osatzen duten harrien berrerabilera, legez kanpoko indusketak... horregatik da premiazkoa monumentuen lokalizazioa eta seinalaketa.