Skip to main content

ARRIBIRIBILLETA zutarria

campoarrondo·k

2005/08/31 - 21:48

Arribiribilleta zutarria
©Jose (20180224)
Megalito mota
Zutarria
Megalito eremua
ELOSUA - PLAZENTZIA
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1921-07-02
Elementu kopurua
1
Deskribapena

3,60 metro luze, 1,70 metro zabal eta 0,40 metro lodi den basaltozko harri-bloke handia da. Hasiera batean trikuharritzat hartu zuten, etzanda zegoelako.

2012 urtetik aurrera Trikuharrien ibilbidea egitasmoaren baitan burutu diren ikerketek zera ondorioztatu dute: Arribiribilletako monumentu megalitikoa zutarria da, eta ez trikuharria, orain arte uste zen bezala. Eskualde arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ikerketek utzitako zantzuen arabera, historiaurreko jatorria duen zutarri hau zutik zegoen duela 4.000 urte inguru eta ondoren lurrera jausi zen, eraitsita edo berez erorita. Azken teorien arabera, orain dela 200 bat urte edo bota zuten lurrera, frantsesada garaian.

Iturria: Iturria: http://www.sorapedia.eus/wiki/Arribiribilleta_zutarria_(eu)

Iraupen egoera
Nahiko egoera onean
Egiazkotasuna
Egiazkoa ematen du
Lurraldea
Garaiera
896 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Oso nabarmena
Industua
Bai
Nola iritsi
Irukurutzeta eta Kurutzebakar gailurren artean dago eta Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoaren parte da. Itsas mailatik 896 metrotara dago.
Historiala
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan, bertako mendilerroko trikuharrien miaketa egiteko etorri zirenean. (Irukûtzetatik ez urruti, mendebalderutz, ertz borobildutako hareharria dago, 3,50 metro luze, 1,65 zabal eta 0,30 lodi duela. Lekuak harri honetatik hartu du izena (Arribiribilleta = borobildutako harriaren tokia). Harria beste nonbaitetik ekarria ematen duenez, inguruan indusketak egitea erabaki genuen. Teila zatiak eta ikatz puxkak atera ziren, mugarri azpian jartzen ohi direnak benetakotasuna adierazteko.) .................................................................................... 2002 urtean J. Altuna, L. del Barrio, A. Férnandez, K. Mariezkurrena eta A. Turrillas arkeologoek trikuharria zela salatu zuten. 2012 urtean, azkenik, Aranzadiko Manu Ceberio eta Jexux Tapia arkeologoek indusketa egin zuten eta zutarria zela antzeman. Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak eraman zituen aurrera. Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten. Iturria: http://www.sorapedia.eus/wiki/Arribiribilleta_zutarria_(eu)
Bibliografia
Diputación de Gipuzkoa 1922, pp. 8-9
Fitxa

Komentarioak

  • account_circle

    campoarrondo·k bidalia 2013·ko Maiatzaren 15·an - 20:37etan·an

    El 12 de Mayo encontré este dólmen en situación de excavación. Añado unas fotos de su estado

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2013·ko Maiatzaren 20·an - 13:27etan·an

    ¡Hola campoarrondo! Resulta que no es dolmen, ya que después de excavarlo, los arqueólogos han visto que es un menhir.

  • account_circle

    campoarrondo·k bidalia 2013·ko Maiatzaren 21·an - 14:13etan·an

    ¡Hola Irundarra!.Gracias por sacarme de dudas,con la certeza de ser Menhir Saludos.

  • account_circle

    campoarrondo·k bidalia 2015·ko Maiatzaren 2·an - 20:06etan·an

    Desde el 3 de septiembre de 2014 el menhir de Arribiribilleta está en pie,gracias a Aranzadi, Diputación, Ayuntamientos, etc...
    Coloco un vídeo para visualizar su colocación.

    https://www.youtube.com/watch?v=suK5Zqq1ogk

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

IRUKURUTZETA trikuharria (158 m.) · Irukurutzeta mendia (235 m.) · IRUKURUTZETA tumulua (236 m.) · KUTZEBAKAAR tumulua (256 m.) · Aitzpuruko Zabala etxola hondoa (383 m.) · AITZPURUKO ZABALA trikuharria (389 m.) · NAASIKO GOENA tumulua (639 m.) · KEIXETA tumulua (688 m.) · Azkonazulueta trikuharria (777 m.) · PAGOBEDEINKATU tumulua (939 m.) · KEIXETAKO EGIYA ipar tumulua (994 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi