- Betelu
- Lezaeta
Elosta mendiaren Hegoaldeko hegitik bereizi eta Betelu gainean, Zigadia-Beroateko artadiaren babestutako natur-eremuaren mugetan, zutitzen den karaitzezko tontor txiki baina gogorra da Arritxu. 300 m. baino ez dira Betelutik abiatuta, baina aldapa gogorra da, atsedenik gabekoa. Betelu aldera amildegia oso zakarra da eta artadiak estaltzen du goiko ertzeraino, baina bada mendebaldeko ertzari jarraituz pasarte politak ikusteko aukera. Tontorrean ez da ikurrik eta ez txartelontzirik, harripila xume bat baino ez.
Komentariorik ez..
Near targets
Goikola burdinola (460 m.ra) · ? eremu tumularra (842 m.ra) · Asunción eliza (849 m.ra) · Irulegi mendia (859 m.ra) · Santa Krutz eraikina (927 m.ra) · ? trikuharria (997 m.ra) ·