? trikuharria

inaxio·k

2019/08/19 - 12:34

5
5 ©Iñigo Txintxurreta (2019-12-01)
167 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ARAITZ
Aurkitzailea(k):I. Elizegi Egilegor
Noiz aurkitua (zaharra): 2019-8-18
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Bi harri ikusten dira lurrean sendo sartuta, bata bestearen aldamenean, perpendikularki, sasi artean pixka bat ezkutatuta. Tumulua ez da nabarmena; ikusten dira nonahi harri muturrak, baina tumuluaren egitura ez da nabarmentzen. Beheraxeago harresi bat dago, metro gutxira; han izango dira beharbada falta diren harriak.

Iraupen egoera:Oso kaltetuta
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Garaiera:365 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Ez da horren nabarmena
Nola iritsi: Betelutik Errazkin aldera, San Donato ermitara igotzen den bidearen bazterrean dago.
Iturriak:Beste bat
Fitxa:
Ficha ?
Honek egina::Hilharriak

Komentarioak

    Profile picture for user inaxio

    Lekua ez zait horren aproposa iruditu, baina ez dakit zer bestetarako egon daitezkeen han harri horiek. Ez du ematen mugarriak direnik (ez da gaur egun mugarik bertan).

    Bestetik, goraxegago dagoen Beroate/Irulegi (mapatan ikusitako izenak) gainalde guztian, nonahi, tumulu antzeko harri pila ugari ikus daiteke, tamaina eta itxura desberdinetakoan, eremu tumular baten antzera. Iñigo, Alfontso, ibili al zarete inguru horretan?

    Ez dut uste eremu horretatik ibili garenik, beraz joan beharko dugu ikustera. Milesker eta ea zorterik badagoen!

    Gaur Beroate inguruan ibili naiz eta konfirma dezaket Iñaxiok aurkitutako egitura trikuharria dela.
    Ganbara aldera pixkat garbitu ondoren garbi ikusten da, baita inguratzen duen 10 metrotako tumulua, hein haundi batean hegoaldean galtzarak deseginda baina oraindik nabarmena.
    Momentuz Beroate bezala izendatzen dugu eta kontutan hartu behar da baliteke Araitz bailaran aurkitutako 1. trikuharria izan daitekela.
    Zorionak Iñaxio!

    Zorionak, Inaxio!
    Segi horrela!, noizean behin sorpresa megalitikoren bat ematen diguzu eta.
    Jarriko al duzu aurkikuntzaren data?
    Gero arte!

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by irundarra

    Eskerrik asko Alfonso eta Iñigo!

    Lan ederra egiten egiten duzue inbentarioa osatzen eta besteok animatzen! Eskerrik asko zuei!

Near targets

? eremu tumularra (245 m.ra) · Irulegi mendia (322 m.ra) · Ariztiaundia tumulua (405 m.ra) · Ariztiaundia* zutarria (438 m.ra) · San Donato 2 tumulua (460 m.ra) · San Donato 3 tumulua (471 m.ra) · ARIZTIAUNDIA eremu tumularra (483 m.ra) · San Donato* etxola hondoa (507 m.ra) · Irulegi eremu tumularra (516 m.ra) · San Donato 1 tumulua (530 m.ra) · Goikola burdinola (564 m.ra) · San Donato eraikina (645 m.ra) · Santa Krutz eraikina (668 m.ra) · Arsuaga etxe aipagarria (916 m.ra) · Arritxu mendia (997 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints