Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hosto guztiak antzekoak dira, linealak edo lineal/lantzeolatuak, osoak edo lakain irregular gutxitan zatituak, loditxoak, lauak edo ildaskatuak, albo-nerbioak erdiko nerbiotik hurbilago dituztenak ertzetik baino; braktea ia zorrotzak, gila zabalarekin eta ertz orbelkara estuarekin; galburu luze edo laburrak, batzuetan laxoak oinaldean. subsp. maritima: Hostoak oso mamitsuak dira eta zimeltzean belztu egiten dira, erdiko nerbio nabarigaitza dute, osoak dira, kamutsak edo ia zorrotzak, (1)2-15 mm zabal; hostoek oinalde marroia izaten dute; brakteak gehienetan obatuak dira eta zimeltzean gila belztu egiten zaie.
Landare zurtoindunak; hosto oposatuak edo bertizilatuak; galburuen kanduak hostoen galtzarbeetatik irteten dira; korolaren hodia kizkurra eta ilegabea da; hazien barruko aurpegia ildaskatua da (1,2)
Zurtoin gabeko landareak; hostoak oinaldeko errosetan edo lurgaineko adartxoen puntetan daude; korolaren hodia leuna da, ileduna edo ilegabea; hazien barruko aurpegia leuna edo ildaskatua izan daiteke (3,4,5)
Korolaren hodiak ileak ditu beheko erdian, gutxienez; hostoak linealak edo lineal/lantzeolatuak dira, erdialdean zabalxeagoak oinaldean baino, osoak, edo lakain irregularrak dituztenak, edo zeharo zatituak, eta inoiz ez dute ez zetarik ez artilerik; hazien barruko aurpegia leuna da (3)
Korolaren hodia ilegabea da; hosto lineal/lantzeolatuak edo obalak, oinaldean askoz estuagoak erdialdean baino, osoak edo dentikulatuak, ilegabeak, ilaundunak, zetadunak edo artiledunak; hazien barruko aurpegia leuna edo ildaskatua da (4,5)
Urteroko edo bi urtez behingo landareak; hosto zatituak, sartune ± sakonekin; brakteak bat-batean estutzen dira punta luzean; hiru lokuluko kapsula; 1 mm inguruko haziak (7)
Ipurdia zurkara edo mamitsua duten landare bizikorrak; hostoak osoak dira edo lakain irregular gutxitan zatiturik daude; brakteak batzuetan puntaluzeak dira; lokulu biko kapsula; 1,5 mm edo gehiagoko haziak (8,9,10)
Hosto zurrunak, triangeluarrak, puntazorrotzak eta ziztagarriak, 1 mm baino estuagoak; braktea puntaluzeak; ipurdia zurkara da eta lurgaineko adartxo ezkatadun askotan adarkatzen da; hostoak adartxoen puntetan daude (8)
Hostoak ez dira zurrunak, leunak edo ildaskatuak dira, ez dira triangelu arrak, punta biguna dute, motza, ia zorrotza edo zorrotza, eta (1)2-15 mm zabal dira; brakteak obatu/lantzeolatuak dira, eta punta luzetxoa edo motza dute; ipurdia mamitsua edo zurkara da, eta eskuarki adar gutxi ditu (9,10)
Hosto-mota bi daude: batzuk triangeluar zabalak dira, besteak lantzaitxurakoak, osoak, meheak, leunak, albo-nerbioak ertzetik hurbilago dituztenak erdiko nerbiotik baino, ± kolpetik estutuak punta aldean, lantzeta gisara; braktea kamutsak, gila estuarekin eta ertz orbelkara zabalarekin; galburu labur eta trinkoak, 1-3 cm luze (9)
Hosto guztiak antzekoak dira, linealak edo lineal/lantzeolatuak, osoak edo lakain irregular gutxitan zatituak, loditxoak, lauak edo ildaskatuak, albo-nerbioak erdiko nerbiotik hurbilago dituztenak ertzetik baino; braktea ia zorrotzak, gila zabalarekin eta ertz orbelkara estuarekin; galburu luze edo laburrak, batzuetan laxoak oinaldean (10)
Hostoak oso mamitsuak dira eta zimeltzean belztu egiten dira, erdiko nerbio nabarigaitza dute, osoak dira, kamutsak edo ia zorrotzak, (1)215 mm zabal; hostoek oinalde marroia izaten dute; brakteak gehienetan obatuak dira eta zimeltzean gila belztu egiten zaie (10a)
Hostoak ez dira oso mamitsuak, zimeldutakoan berdeak dira, erdiko nerbioa nabarmena dute, osoak dira edo lakain irregularretan zatituak, zorrotzak edo ia zorrotzak, (1)2-10 mm zabal; hosto-oina laranja da; brakteak obatu/lantzeolatuak dira, gila berdea dute eta zimeltzean ez zaie belzten (10c)