Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Landare zurtoindunak; hosto oposatuak edo bertizilatuak; galburuen kanduak hostoen galtzarbeetatik irteten dira; korolaren hodia kizkurra eta ilegabea da; hazien barruko aurpegia ildaskatua da (1,2)
Zurtoin gabeko landareak; hostoak oinaldeko errosetan edo lurgaineko adartxoen puntetan daude; korolaren hodia leuna da, ileduna edo ilegabea; hazien barruko aurpegia leuna edo ildaskatua izan daiteke (3,4,5)
Korolaren hodiak ileak ditu beheko erdian, gutxienez; hostoak linealak edo lineal/lantzeolatuak dira, erdialdean zabalxeagoak oinaldean baino, osoak, edo lakain irregularrak dituztenak, edo zeharo zatituak, eta inoiz ez dute ez zetarik ez artilerik; hazien barruko aurpegia leuna da (3)
Korolaren hodia ilegabea da; hosto lineal/lantzeolatuak edo obalak, oinaldean askoz estuagoak erdialdean baino, osoak edo dentikulatuak, ilegabeak, ilaundunak, zetadunak edo artiledunak; hazien barruko aurpegia leuna edo ildaskatua da (4,5)
Urteroko edo bi urtez behingo landareak; hosto zatituak, sartune ± sakonekin; brakteak bat-batean estutzen dira punta luzean; hiru lokuluko kapsula; 1 mm inguruko haziak (7)
Ipurdia zurkara edo mamitsua duten landare bizikorrak; hostoak osoak dira edo lakain irregular gutxitan zatiturik daude; brakteak batzuetan puntaluzeak dira; lokulu biko kapsula; 1,5 mm edo gehiagoko haziak (8,9,10)