BASATE harrespila

Xirikando·k

2005/08/31 - 21:48

BASATE
BASATE ©Xirikando (20100831)
1638 klik
Megalito mota:Harrespila
Megalito eremua:OIARTZUN
Aurkitzailea(k):L. Peña Basurto
Noiz aurkitua: 1947-12-22
Elementu kopurua: 6
Deskribapena:

Sei harrespildun multzoa. Bertako granitoak eta arbelak.
1.- Harrespila. 3,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 13 lekukok osatzen dute, 0,18 m. altuerako bat azpimarragarria delarik.
2.- Harrespila. 2,50 m. diametrokoa. Agerian dauden
5 lekukok osatzen dute, 0,15 m.ko altuerako bat azpimarragarria delarik.
3.- Harrespila. 8 m. diametrokoa. Agerian dauden 10 lekukok osatzen dute, 0,45tik 0,20 m. tarteko altuerako
6 azpimarragarria direlarik.
4.- Harrespila. 3 m.ko diametroa I-H eta 5 m. E-M. Harkosko txiki ugarik osatzen dute, 0,40 m. altuerako bat azpimarragarria delarik.
5.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Harkosko txiki ugarik osatzen dute, 0,25 m.ko altuerako bat azpimarragarria delarik.
6.- Harrespila. 4,70 m. diametrokoa. I-H eta 5,70 m. E-M. Agerian dauden 11 lekukok osatzen dute, hauetatik 0,18 eta 0,10 m. altuerako bi azpimarragarriak direlarik. altuerakoa.

Lurraldea:Oiartzun
Garaiera:625 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Nola iritsi: Basateko bizkarrean, bere hegoaldeko muturrean. Oianleku N. harrespil-multzoa 100 m. HHErantz dago.
Historiala: L. PEÑAk (1960) 6 harrespil aipatzen dituen tokian, gaur egun soilik 5 bereiz daitezke. 6 zenbakiarekin katalogatzen dugun harrespila multzo nagusitik 75 m. IMrantz kokatzen da. Ez da indusketarik egin.
Bibliografia: Munibe 1960, nº 12, pp. 125-135-136. Figura 34
Fitxa:
Ficha BASATE
Honek egina::Hilharriak

Komentariorik ez..

Near targets

OIANLEKU ipar harrespila (96 m.ra) · OIANLEKU hego harrespila (399 m.ra) · MUNERRE harrespila (818 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints