OIANLEKU ipar harrespila

Xirikando·k

2005/08/31 - 21:48

Oihalekuko mairubaratza
Oihalekuko mairubaratza ©inaxio (20060910)
2481 klik
Megalito mota:Harrespila
Megalito eremua:OIARTZUN
Noiz aurkitua: 1915-09-15
Elementu kopurua: 7
Deskribapena:

Zazpi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1-2.- Bi zirkulu sekantez antolatutako egitura konposatua. 1.k 9,50 m.tako diametroa du eta 29 lekukoz, 1 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, osatua dago. 2.k 6,80 m.tako diametroa du eta 18 lekukok, 0,40 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, osatzen dute. Bi zirkuluak mozten diren tokian ez dago lekukorik, beste lekukoen antzeko harkoskoz eraturiko hormatxo baizik.
3.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, 0,15 eta 0,10 m. tarteko 7 nabarmentzen direlarik. 4.arekin sekantea da.
4.- Harrespila. 5 m. diametrokoa. Hegoaldeko arkuan azaleratzen diren 5 lekukok osatzen dute, 0,57 eta 0,10 m. tarteko altuerako bi azpimarragarriak direlarik. 3.arekin sekantea da.
5.- Harrespila. Diametroa 10 m.takoa I-H eta 7,50 m. E-Mra. Agerian dauden 11 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,17 m.tako bi azpimarragarriak direlarik. 6.rekin tangen-tea da.
6.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Iparraldeko arkuan agerian dauden 6 lekukok osatzen dute, 0,10 m.tako bat nabarmentzen delarik. 5.arekin tangentea.
7.- Harrespila. Diametroa, 4,50 m.takoa da I-H eta 4 m. E-M. Agerian dauden 9 lekukok eratzen dute, 0,72 eta 0,10 m. tarteko 2 azpimarragarriak direlarik.

Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Oiartzun
Garaiera:605 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Oso nabarmena
Nola iritsi: Basate muinoko iparrekialdeko hegalean, Oieleku lepoaren (Oianleku) iparmendebaldeko muturrean. Basate harrespil multzoa 100 m. IIMrantz dago.
Historiala: P. SORALUZEk aurkitu zituen 1909an. 1. eta 2. egitura J. ALTUNAk eta P. ARESOk industu zituzten 1976ean eta ondoren aipatuko ditugun materialak orduan jasotakoak dira. Gainontzeko monumentuak ez dira industu.
Bibliografia: Euskalerriaren Alde 1915, pp. 711-712
Fitxa:
Ficha OIANLEKU ipar
Honek egina::Hilharriak

Komentariorik ez..

Near targets

BASATE harrespila (96 m.ra) · OIANLEKU hego harrespila (304 m.ra) · MUNERRE harrespila (726 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints