Lagarteko gainak ibilbidea

inaxio·k

2017/01/01 - 11:05

1271 klik
Abiapuntua: Leaburu
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:650 m
Eskema: Leaburu - Erroizpe - Lagarte - Gazteluko Harkaitza - Arburu - GR9 - Gaztelu - Leaburu
Luzera:13.00 km
Iraupena: 5 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Gipuzkoa

Ibilbide ederra, Lagarteko gain guztiak igo eta Leaburu eta Gazteluko hainbat bazter ezagutzeko. Lau gainetara igotzen da bidea, baina gora-behera txikia da guztietan.

Arreta jarri beharra dago halere Gazteluko Harkaitzaren igoeran, xenda egokia atzeman eta eta tontorreko haitz-mutur zorrotzen artean ibiltzeko (ez igo hara umeekin).

Luzetxo iritziz gero Gaztelutik abiatu zaitezkete, bada bide egoki bat (PR) Erroizperen Mendebaldeko bizkarrera eramango zaituztena.

Bidean ikusi beharrekoak:
Arrastoa:
EranskinaTamaina
2011-03-06-erroizpe-lagarte-gaztelu.GPX141.15 KB

Komentariorik ez..