Prunella laciniata

inaxio·k

2008/06/18 - 22:35

Prunella laciniata Eskintza mendian
Prunella laciniata Eskintza mendian
©inaxio (20070623)
1090 klik

Lantza-itxurako hosto estuak, osoak, eseriak (behekoak izan ezik); erdiko nerbioa bakarrik ikusten zaie ondo (40)

Hosto obatuak, edo luzangak, edo zabalak eta lantza-itxurakoak, txortendunak (goikoak izan ezik); nerbio sekundarioak ondo ikusten zaizkie (41,43)

 

Korolak 20-30 mm luze dira; goiko hostoak lore-elkartea baino askoz beherago daude; beheko hostoak moztuak edo alabarda-itxurakoak dira (41)

Korolak 17 mm baino laburragoak dira; goiko hostoak lore-elkartearen azpi-azpian daude; behekoak oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak dira (42,43)

 

Korola zuriak edo horixkak, 15-17 mm-koak; goiko hostoak gingildunak edo pinatipartituak dira; kalizaren beheko ezpainak lerro-itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ile zuri asko dituzte (42)

Korola urdinak edo bioletak, inoizka albinoak, 10-15 mm-koak; hosto guztiak osoak edo oxkardunak dira; kalizaren beheko ezpainak lantzaitxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo ile leun bakanak dituzte (43)

Beste izenak: Prunella alba
Generoa:Prunella
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:30 cm
Garaiera gehienez:1500 m
Ingurunea: Larre mesofiloak eta basoetako soiluneak, kare-lurretan zein silize-lurretan.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Korola zuriak edo horixkak, 15-17 mm-koak; goiko hostoak gingildunak edo pinatipartituak dira; kalizaren beheko ezpainak lerro-itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ile zuri asko dituzte.

Ugaritasuna: Haran atlantikoak, arroak eta lurraldeko mendiak: U; Ebro Harana: B

Komentariorik ez..