Jandonekobe ermita

Enezubi·k

09/09/2026 - 21:42

Jandonekobe Ermita. Dima (Santiago)
Jandonekobe Ermita. Dima (Santiago) ©Enezubi (20240220)
493 klik
Mota:Ermita
Beste izenak: Santiago de Azkuenaga
Udalerria:Dima
Mendea: XVI
Iraupen egoera: Bueno

XVI. gizalditik dagoz agirietan jasota Azkuenagako Santiago ermitaren inguruko barriak. Izan be, Jandonekobe baserriaren inguruan ermita bat egoala esaten zan, hain zuzen be aitatutako baserri horretatik metro gitxira egoanaz ari ziralarik . Gaur egungoa, Azkuenaga landan berreraikitzea adostu zan, jatorrizkoa erabat hondatuta egoan-eta.

Lanak, antza danez, eta ermitako eleizpean grabatutako datak agertzen dauanez, 1849an bertan amaituta egozan, hogeta hamar urteren buruan, 1880an, eleizpea handitzea adostu baeben be. 1881ean amaitu eben lana eta 626 errealeko kostua izan eban, baina material batzuk ez ziran ordaindu ezta eleiztarrek doan egin ebezan lanordu batzuk be.

XX. gizaldian, hainbat hobekuntza izan ditu, esate baterako, teilabarritze-lanak, hormen pintaketak edo zoluak hormigoitzea. Dakigunez, 1984an, beste barriztapen bat izan eban.

Comments

No comments.

Near targets

Santa Ageda ermita (486 m.ra) · Bikarregi auzoa (537 m.ra) · San Balentin ermita (558 m.ra) · San Milian ermita (639 m.ra) · Ugarana udalerri-burua (800 m.ra) · Pidadea ermita (816 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints