Oinplano errektangularra burualde zuzena eta oinaldean eleizpea dituan kuruztoki txikia.
Horma-harrizko egitura dau bistan, harlanduak dagozan izkinetan izan ezik.
Zoladura, oholtza da eta altara-aldean altxatuta dago.
Isurialde biko teilatua dauka erdiko zertxaren gainean.
Sarbidea, oinaldeko hormatik da, guztiz zabalik dago; erronboide-formako eta erdian zabaldu egiten dira atea hartzeko ebakidura daben haga leunek babesten dabe. Egurrezko hesi hau harrizko hormatxoaren gainean bermatzen da. Fatxada honen goiko erregistroa egurrezko egituraz ixten da eta Santiago-kurutzea daukan ezkutuaz eta sendon maskaroi biz apaintzen, bat gizonezkoarena eta bestea emakumezkoarena, seguruenik aurreko beste eraikin batetik hartu eta hemen erabilitakoak.
Urbedeinkatu-ontzia dauka barruan, epistolaren horman. Beheko aldea gailoiz apainduta daukan kikara erdiesferikoa da. Goian, erremate lez, grabatutako kurutzea agertzen da.
Fatxada nagusiko zabalduratik lortzen da argiztapen naturala.
Oinaldean dago eleizpea, hiru isurialdekoa, egurrezko egituragaz besoak dabezan egurrezko oinarri zuzenen gainean. Karelean zurkaizten dira, eta hau zabalik dago aurrealdean hiru maila trapezoidaletako harmailadian. Hegoaldeko atzealdeko zutoinaren ondoan, kanpaitxoa ipini da buztarriagaz.
San Millan ermita hau, zaharra egoan lekutik metro gitxitara dago, 1771 eta 1775 bitartean, Calahorrako Eleizbarrutiak Bizkaian egindako ermiten inbentarioan sartu eben-eta.
Jatorrizko ermita 1926an eraitsi behar izan eben, konpontzen hasi ziranean eta 1927ko azaroaren 12an,ermita barria bedeinkatu zan.
Comments
No comments.
Near targets
Jandonekobe ermita (639 m.ra) · Santa Ageda ermita (870 m.ra) · Bikarregi auzoa (896 m.ra) ·

