Aiako Harria tontorrez tontor, Arditurritik abiatuta
Joera nahiko zabaldua da norberak egindako ibilbideak erraz egindakoak direla esatekoa, baina erraztasunaren eta arriskuaren pertzepzioa oso desberdina da batetik bestera, eta sarritan gertatzen dira "ustekabekoak" zailtasunari aurre egitea tokatzen zaigunean. Horren adibide da Aiako Harriko tontorren zeharkaldia: erraza da zeharkaldia behin eta berriz egin duenarentzat, ondo ezagutzen duelako zer dagoen hormaren amaieran eta haitzaren beste aldean, heldulekuak badirela behar diren lekuan...