- 1 Landare urtarrak, ur-azalean igeri edo urpean bizi direnak, substratuan sustraitu gabe >> 1. TALDEA
- - Landare lehortarrak, edo substratuan sustraitzen diren landare urtarrak #2
- 2 Loreek ez dute periantorik, edo periantoa baldin badute, bertizilo bakarrean dago, edo itxuraz, tamainaz, kolorez eta ehunduraz berdintsuak diren bi bertizilotan (34,35) #3
- - Loreen periantoa bi bertizilotan dago (inoizka gehiagotan), guztiz desberdinak itxuraz, tamainaz, kolorez edota ehunduraz #7
- 3 Petalo-itxurako periantoa (34) >> 2. TALDEA
- - Perianto lehor eta orbelkara (batzuetan kolore biziak ditu), edo sepaloitxurakoa, edo tapaki erorkorraren gisakoa, edo periantorik ez (35) #4
- 4 Zuhaitzak edo zuhaixkak, batzuetan nanoak, edo zuhaitz eta zuhaixken adarretan bizi diren landare erdiparasitoak, berdeak edo horixkak >> 3. TALDEA
- - Landare belarkarak, edo kanabera-erako zurtoin gogorra duten landareak #5
- 5 Periantorik gabeko loreak, edo ezkataz zein zurdaz osatutako periantoa dutenak; loreak brakteen galtzarbeetan daude banaka edo multzoka, buruxka eratzen dutela; hostoak gehienetan lerro-itxurakoak dira eta oinaldean zorroa egiten dute (36) >> 4. TALDEA
- - Loreek ez dute periantorik, edo, periantoa baldin badute, loreak ez daude buruxketan; lerro-itxurako hostoak edo bestelakoak (37,38) #6
- 6 Hostoak urpean edo ur-azalean dituzten landare urtarrak; batzuetan loreelkarteak uretatik kanpo daude (37) >> 5. TALDEA
- - Landare lehortarrak, edo hostoak edota zurtoinak uretatik kanpo dituzten landare urtarrak (38) >> 6. TALDEA
- 7 Loreen petalo guztiak bat eginda daude oinaldetik hasita, hodi ± luzea, ezkila edo mihia (ligula) eratzen dutela (39,40) #8
- - Loreen petaloetako batzuk, behintzat, aske daude, edo oinaldean elkarri zertxobait atxikita, eta inoiz puntan ere bai, baina ez hodirik ez ligularik eratu gabe (41) #9
- 8 Obulutegi inferoa edo erdi-inferoa; lore liguladunak edo ligulagabeak (39) >> 7. TALDEA
- - Obulutegi superoa; lore ligulagabeak (40) >> 8. TALDEA
- 10 Loreek karpelo bi edo gehiago dituzte, aske edo oinaldeko zati labur batean bat eginda (42) >> 10. TALDEA
- - Loreek hainbat karpelo dituzte, denak bat eginda beheko erdian gutxienez, edo bestela karpelo bakarra dute #11
- 11 Lore erabat zigomorfikoak (43) >> 11. TALDEA
- - Lore aktinomorfikoak edo ia (44,45) #12
- 12 Loreen lorezilak petaloak halako bi baino gehiago dira (44) >> 12. TALDEA
- - Loreen lorezilak petaloak halako bi baino gutxiago dira (45) >> 13. TALDEA
Komentariorik ez..