Substratuan sustraitzen diren landare urtarrak, urpeko edo ur-azaleko hostoekin; periantorik ez, edo sepalo-itxurako periantoa; loreak ez daude buruxketan; belarkarak
- 1 Hostoak lerro-itxurako lakain askotan zatiturik daude (30,31) #2
- - Hosto osoak, horztunak edo tartekoak (32,34) #3
- 2 Hostoak dikotomikoki zatiturik daude lakain horztunetan, eta sarritan lakainak ere zatiturik daude; lore bakartiak, hostoen galtzarbeetan (30) >> 5. Ceratophyllaceae p.p.
- - Hosto pinatikonposatuak, lakain bakun osoekin; loreak hostoen galtzarbeetako bertiziloetan edo muturreko galburuetan daude (31) >> 60. Haloragaceae p.p.
- 3 Fruituak kandu komunen puntetan daude eta kanduak fruituak baino zenbait aldiz luzeagoak dira (32) >> 122. Ruppiaceae
- - Fruituak eseriak dira edo eurak baino laburragoak diren kanduen puntetan daude (34,36) #4
- 5 Loreak erraki zapalaren alde batean daude; itsasoko landareak (33) >> 125. Zosteraceae
- - Loreak erraki zilindrikoaren inguruan daude, edo erraki zapalaren 2 aldeetan; ur geza edo gazikaratako landareak (34) >> 121. Potamogetonaceae
- 6 Loreak lore-buruetan edo lore-elkarte adarkatuetan daude (35,36) #7
- - Lore bakartiak edo urriak, eseriak edo pedizelo laburrekoak, normalean galtzarbekoak (38,39) #8
- 7 Lore hermafroditak; lore-elkarte adarkatua, esferikoak ez diren glomeruluek osatua; hosto zilindrikoak, adabegi-antzeko lodiuneekin (35) >> 129. Juncaceae p.p.
- - Lore sexubakarrak; lore-elkarte bakuna, lore-buru esferikoek osatua; hosto zapalak edo triketroak, lodiunerik gabe (36) >> 132. Sparganiaceae p.p.
- 8 Hostoak lerro-itxurakoak edo lantzeolatu estuak dira, eta bertiziloetan daude 8naka, gutxienez; drupa-erako fruitua, mamitsu samarra (37) >> 100. Hippuridaceae p.p.
- - Hostoak ez daude 8 aleko edo gehiagoko bertiziloetan; fruitua ez da ez drupa-erakoa ez mamitsua (38,39) #9
- 9 Fruituek 2 karpelo edo gehiago dituzte, bata bestetik aske, zabalgaitzak, estilo iraunkor banatan amaituak (38) >> 124. Zannichelliaceae
- - Fruituek karpelo bat dute, edo bat egindako zenbait karpelo, kapsulaerakoak edo zabalgaitzak, 2-3 estilo iraunkorretan amaituak (41,42) #10
- 10 Loreek 4-6 lakain dituzte periantoan eta 4 lorezil edo gehiago dituzte (39,40) #11
- - Loreek 0-4 lakain dituzte periantoan eta 1-3 lorezil dituzte (41,42) #12
- 11 Loreek 4 lakain dituzte periantoan; obulutegi inferoa (39) >> 65. Onagraceae p.p.
- - Loreek 6 lakain dituzte periantoan; obulutegi superoa (40) >> 61. Lythraceae p.p.
- 12 Hosto osoak, oinaldeko zorrorik gabe; obulutegi zapala, 4 gingil luzetan zatituta (41) >> 101. Callitrichaceae p.p.
- - Hosto horztunak, oinaldean zorroa dutenak; obulutegia ez da ez zapala ez gingilduna (42) >> 123. Najadaceae
Komentariorik ez..