Landare lehortarrak, edo sustraiak substratuan eta hostoak edota zurtoinak uretatik kanpo dituzten landare urtarrak; periantorik ez, edo sepalo-itxurako periantoa edo perianto orbelkara; loreak ez daude buruxketan; belarkarak
- 1 Landare igokariak; lore sexubakarrak (43,44) #2
- - Landare ez igokariak, edo lore hermafroditak dituzten landare igokariak #3
- 2 Aurkako hostoak, gehienetan palmatilobatuak; periantoak 5 lakain ditu; akenio-erako fruituak, ezkata teilakatuz estalita dauden arrautza-itxurako fruitu-elkarteetan (43) >> 12. Cannabaceae p.p.
- - Hosto txandakatuak, obalak/bihotz-itxurakoak; periantoak 6 lakain ditu; fruituak baiak dira eta mordoka daude (44) >> 139. Dioscoreaceae
- 3 Hostoak lerro-itxurakoak edo lantzeolatu estuak dira eta bertiziloetan daude; uretako landarea (45) >> 100. Hippuridaceae p.p.
- - Landareek ez dituzte aurreko ezaugarri guztiak batera #4
- 4 Lerro-itxurako hostoak (47,50) #5
- - Beste itxura bateko hostoak; batzuetan txiki-txikiak dira eta hostorik ez dagoela ematen du #12
- 6 Lore emeak banaka daude; lore arrak zima laburretan elkartuta edo banaka daude >> 23. Chenopodiaceae p.p.
- - Lore ar eta eme ugari, lore-buru edo galburu trinkoetan elkartuta (47,48) #7
- 7 Lore arrak eta emeak bereiz daude, lore-buru esferikoetan; fruituek ez dute ilerik oinaldean (47) >> 132. Sparganiaceae p.p.
- - Loreak galburu zilindriko trinkoetan daude, arrak goialdean eta emeak behealdean, elkarren segidan edo hutsarte labur batek banandurik; fruituek oinaldean ileak dituzte (48) >> 133. Typhaceae
- 8 Hosto zilindrikoak edo xingola-itxurakoak, nerbio paraleloekin; loreak trimeroak dira gehienetan; sustrai sortakatuak (50) #9
- - Hostoek ez dituzte ezaugarri horiek; loreak 4 edo 5-meroak dira gehienetan; sustraiak ez daude sortaka (53) #10
- 9 Lore-elkarteak luku luzangak dira; estilo laburrak edo estilorik ez; fruituak polifolikuluak dira >> 120. Juncaginaceae
- - Lore-elkarteak zimak dira, gehienetan adarkatuak; 3 estilo, nabarmenak; fruituak kapsulak dira (50) >> 129. Juncaceae p.p.
- 10 Mintz-antzeko estipulak, bat eginda, zurtoina inguratzen duen zorroa (okrea) eratzen dutela (51) >> 28. Polygonaceae p.p.
- - Beste era bateko estipulak, edo estipularik ez (52,53) #11
- 11 Hosto ia bertizilatuak, estipula txikiekin (52) >> 27. Caryophyllaceae p.p.
- - Hostoak ez dira ia bertizilatuak eta ez dute estipularik (53) >> 23. Chenopodiaceae p.p.
- 12 Hosto konposatuak, edo bakunak baina ia nerbio nagusiraino zatituak (55,56) #13
- - Hosto bakunak, edo itxuraz hostorik ez (61,64) #16
- 13 Loreak ginbail konposatuetan daude; fruitu lehorrak, heldurik daudenean 2 merikarpotan zatitzen direnak (eskizokarpoak); estiloek oinalde lodia dute >> 89. Apiaceae p.p.
- - Loreak ez daude ginbail konposatuetan; landareak ez ditu gainerako ezaugarri guztiak batera #14
- 14 Loreak glomeruluetan daude, edo kalikulua dute; hosto pinatuak (55) >> 55. Rosaceae p.p.
- - Loreak ez daude glomeruluetan eta ez dute kalikulurik; hosto pinatuak edo bestelakoak (56,57) #15
- 15 Lore sexubakarrak; lore arrek 5 lorezil dituzte; hosto palmatisektuak (56) >> 12. Cannabaceae p.p.
- - Lore hermafroditak; lore bakoitzak 5 lorezil baino gehiago ditu; hosto hainbat aldiz pinatuak >> 6. Ranunculaceae p.p.
- 16 Lore-elkartea zilindrikoa da, lore txiki asko ditu, ardatz (espadize) baten gainean kokatuta eta braktea ± ikusgarri batean (kordotxa) bilduta (58) >> 126. Araceae
- - Landareek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera (59,60) #17
- 17 Lore-elkarteek zenbait lore ar dituzte, horietako bakoitza lorezil batera murriztuta, eta lore eme bat pedizelodun obulutegiarekin, hori guztia 4-8 guruin deigarriz inguratuta; esnedun landareak (59) >> 73. Euphorbiaceae p.p.
- - Landareek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera (60,61) #18
- 18 Itxuraz landareak ez du hostorik; zurtoin berde eta zukutsua, giltzartetan zatitua (60) >> 23. Chenopodiaceae p.p.
- - Hosto nabarmenak; zurtoina ez da zukutsua eta ez dago giltzartetan zatiturik (61) #19
- 19 Landarea izar-itxurako ilez estalita dago; obulutegiak 3 lokulu ditu, eta hazi-hasikin bat lokulu bakoitzean (61) >> 73. Euphorbiaceae p.p.
- - Landareak ez ditu ezaugarri horiek #20
- 20 Landare oso papilatsua >> 21. Aizoaceae p.p.
- - Landarea ez da oso papilatsua #21
- 21 Aurkako hostoak (inoizka, goiko hostoetako batzuk txandakatuak dira) (60,61) #22
- - Hosto txandakatuak, edo denak oinaldekoak (inoizka, beheko hostoak aurkakoak dira) #29
- 22 Hosto horztunak edo gingil ± luzeetan zatituak (64) #23
- - Hosto osoak edo alabarda-itxurakoak (69) #25
- 23 Lore hermafroditak; obulutegi inferoa edo erdi-inferoa; hosto erdizirkularrak edo abaniko-itxurakoak (63) >> 54. Saxifragaceae p.p.
- - Lore sexubakarrak; obulutegi superoa; bestelako hostoak (64,65) #24
- 24 Loreek 2 edo 4 lakain dituzte periantoan, eta estilo bat dute; landareak ile erresumingarriak ditu (64) >> 14. Urticaceae p.p.
- - Loreek 3 lakain dituzte periantoan, eta 2 estilo dituzte; landareak ez du ile erresumingarririk (65) >> 73. Euphorbiaceae p.p.
- 25 Periantorik gabeko loreak; obulutegi oso zapala eta 4 gingilekoa (66) >> 101. Callitrichaceae p.p.
- - Periantodun loreak; obulutegiak ez ditu ezaugarri horiek (67,69) #26
- 26 Obulutegi inferoa (67) >> 65. Onagraceae p.p.
- - Obulutegi superoa (68,69) #27
- 27 Brakteatxo fruktiferoak bat eginda daude ia puntaraino; landare monoikoak, irindunak, zilar-kolorekoak (68) >> 23. Chenopodiaceae p.p.
- - Landareek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera (69,70) #28
- 28 Loreek 6 lakain dituzte periantoan; estilo bat eta lorexaki bat dituzte (69) >> 61. Lythraceae p.p.
- - Loreek 4-5 lakain dituzte periantoan, eta estilo eta lorexaki bi edo gehiago (70) >> 27. Caryophyllaceae p.p.
- 29 Loreek 12 lorezil baino gehiago dituzte; karpelo askeak edo, batzuetan, oinaldeko zati labur batean elkarri itsatsiak (71) >> 6. Ranunculaceae p.p.
- - Loreek 12 lorezil edo gutxiago dituzte; karpelo bakarra, edo zenbait karpelo, zati handi batean bat eginda, inoizka aske #30
- 30 Loreek 10 karpelo dituzte, bertizilatuak, elkarrengandik aske baina erdiko ardatzari itsatsita (72) >> 19. Phytolaccaceae p.p.
- - Loreek karpelo bat dute, edo zenbait karpelo dituzte bat eginda (75) #31
- 31 Mintz-antzeko estipulak, bat eginda, zurtoina inguratzen duen zorroa (okrea) eratzen dutela (73) >> 28. Polygonaceae p.p.
- - Estipula askeak edo estipularik ez (78) #32
- 32 Badago kalikulua; hostoek estipula hostokarak dituzte (74) >> 55. Rosaceae p.p.
- - Ez dago kalikulurik; hostoek estipula txikiak dituzte edo ez dute estipularik (75,77) #33
- 33 Obulutegi inferoa; fruitu ilegabeak, ildaskatuak, gainean perianto iraunkorra dutenak (75) >> 67. Santalaceae p.p.
- - Obulutegi superoa edo erdi-inferoa; fruituek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera (81) #34
- 34 Lore emeek brakteatxoak dituzte, fruituan bat eginda puntaraino, muturrean 2-4 luzakin arantzatsu dituztenak; landare dioikoak, alabarda-itxurako hostoekin >> 23. Chenopodiaceae p.p.
- - Landareek ez dituzte ezaugarri horiek guztiak batera #35
- 35 Periantoaren lakainak behealdean bat eginda daude hodia eratzen dutela, lore emeetan bederen (77,78) #36
- - Periantoaren lakainak aske daude edo ia (81,82) #38
- 36 Loreek 8 lorezil dituzte (77) >> 62. Thymelaeaceae p.p.
- - Loreek 1-5 lorezil dituzte (78,79) #37
- 37 Loreek 2-3(5) lorexaki dituzte (78) >> 23. Chenopodiaceae p.p.
- - Loreek lorexaki bat dute (79) >> 14. Urticaceae p.p.
- 38 Silikua- edo silikula-erako fruituak, inoizka zabalgaitzak; periantoak 4 lakain ditu; loreak braktearik gabeko lukuetan daude; hosto zatituak (80) >> 43. Brassicaceae p.p.
- - Bestelako fruituak; periantoak 2-5 lakain ditu, lore arretan behintzat; loreak ez daude braktearik gabeko lukuetan; hostoak, eskuarki, osoak edo zatituxeak dira (81,82) #39
- 39 Perianto belarkara edo mamitsua; gehienetan brakteatxoak gutxi garatuta daude edo falta dira (81) >> 23. Chenopodiaceae p.p.
- - Perianto larrukara; brakteatxo ondo garatuak (82) >> 24. Amaranthaceae
Komentariorik ez..