Skip to main content

Allium roseum

inaxio·k

2009/05/17 - 22:58

Allium roseum, Ubaguako arroileko bide bazterrean. | ©inaxio (20090516)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
15 cm ↔ 60 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Geofitoa
Taxonomia
Allium

Erraboilaren kanpoko tunika larrukara da, eta sakonune txikiak ditu; kordotxak (2)3-4 atal ditu; tepalo arrosak edo zuriak, erdiko nerbioa arrosa dutenak; hostoak (2)4-6 dira.

Ingurunea
Ezpondak, arekak eta baso eta sastrakadietako soiluneak.
Garaiera
- ↔ 800 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Barruko lorezil-harizpiak 3-kuspidatuak dira (40)

Lorezil-harizpi guztiak bakunak dira edo oinaldean hortz txikiak dituzte, edo bestela lore-elkarteak bulbiloz osatuta daude soilik (42)

Hostoak lauak dira, lerro-itxurakoak edo eliptikoak, ez dira kofadunak (41)

Hosto zilindrikoak, zilindroerdi-formakoak edo harikarak, maiz kofadunak (42)

Hosto eliptiko zabalak, txortenean estutzen direnak (49,50)

Hosto linealak edo luzanga/lantzeolatuak, txortenean estutzen ez direnak (53,55,58)

Kordotxak 1-2 atal ditu, akumen luzean bukatuak, eta bat, behintzat, ginbaila baino luzeagoa; lore-elkarteak sarritan baditu bulbiloak (51)

Kordotxak 1-6 atal ditu, obalak edo lantza-itxurakoak, ginbaila baino laburragoak; lore-elkarteak ez du bulbilorik (52,56,58)

Lorezil exertuak; kanpoko tepaloak 3,5-6(6,5) mm luze dira; kanpoko tunika mintzezkoa edo haritsua da (52,53)

Lorezil inklusoak; kanpoko tepaloak 6-15 mm luze dira; kanpoko tunika larrukara da, batzuetan erraz askatzen da (54,56,58)

Lorexaki trifidoa; zurtoinen zehar-ebakidura hiru angelukoa da (54)

Lorexaki bakuna edo hiru gingilekoa; zurtoinen zehar-ebakidura biribila edo zapal/ganbila da (58)

Tepalo horiak; hostoak 1(2) dira, luzanga/lantzeolatuak (55)

Tepalo zuri edo arrosak; hostoak 2-6 dira, lerro-itxurakoak (58)

Erraboilaren kanpoko tunika larrukara da, eta sakonune txikiak ditu; kordotxak (2)3-4 atal ditu; tepalo arrosak edo zuriak, erdiko nerbioa arrosa dutenak; hostoak (2)4-6 dira (56)

Erraboilaren kanpoko tunika leuna da; kordotxak 1(2) atal ditu; tepalo zuriak; hostoak 2-3 dira (58)

Ugaritasuna
Lurraldearen hegoko bi herenak: A; iparreko herena: B

Argazki berria erantsi