LILIACEAE135 LILIACEAE Juss.11 (Barruan hartzen ditu AMARYLLIDACEAE St-Hil.)1 Loreak erraboilatik bertatik sortzen dira; loraldian obulutegia lurpean dago; 3 estilo aske; landareak udazkenean loratzen dira (52) >> 1. TALDEA - Loreak aireko zurtoinetan daude; obulutegia ez dago lurpean; 0, 1 edo 3 estilo; landareak udaberrian edo udan loratzen dira, inoizka udazkenean (53,54,55) >> 2 2 Obulutegi inferoa; periantoak batzuetan koroa du (53) >> 2. TALDEA - Obulutegi superoa; periantoak ez du koroarik (56,57,58) >> 3 3 Galtzarbeko loreak, albo-infloresentzietan, edo arantzan amaitzen diren kladodio obatu edo lantzeolatuen gainaldean (54) >> 3. TALDEA - Muturreko lore-elkartea, lorebakarra edo loreanitza (55,57,58) >> 4 4 Loreek ginbaila osatzen dute, eta ireki aurretik kordotx-itxurako 1-2 brakteatan bilduta daude; edo bestela muturreko glomeruluetan daude 1-3naka, urdinxkak dira eta mintzezko brakteak dituzte (55) >> 4. TALDEA - Bestelako loreak, banaka edo bestelako lore-elkartean elkartuta (57,58) >> 5 5 Tepaloak bat eginda daude euren luzeraren laurdenean gutxienez (56) >> 5. TALDEA - Tepaloak aske daude edo oinaldean ozta-ozta bat eginda (57,58) >> 6 6 Loreak banaka daude, inoizka 2-3naka, zurtoinaren muturrean (57) >> 6. TALDEA - Lore-elkarte loreanitzak (58) >> 7. TALDEA 1. TALDEA [Loreak erraboilatik bertatik sortzen dira; loraldian obulutegia lurpean dago; 3 estilo aske; udazkenean loratzen dira] 1 Tepaloak bat eginda daude hodi luze batean; anterak euren harizpiak baino laburragoak dira (59) >> 9. Colchicum - Tepaloak ez daude hodi gisa bat eginda; anterak euren harizpiak baino luzeagoak dira (60) >> 10. Merendera 2. TALDEA [Loreak aireko zurtoinetan daude; obulutegia ez dago lurpean eta inferoa da; periantoak batzuetan koroa dauka] 1 Tepaloak aske daude eta desberdinak dira, kanpoko 3rak barruko 3rak baino handiagoak; periantoak ez dauka ez hodirik ez koroarik; lore zuriak (61) >> 29. Galanthus - Tepalo berdinak; 6 tepaloek azpian perianto-hodia daukate eta gainean koroa; lore horiak edo zuriak (62,63) >> 2 2 Perianto-hodia 4 cm baino luzeagoa da; lorezil-harizpiak koroari itsatsita daude eta anterak koroatik kanpora ageri dira; kordotxak 2 kusku ditu; lore zuriak (62) >> 31. Pancratium - Perianto-hodia 4 cm baino laburragoa da; lorezil-harizpiak perianto-hodiaren oinaldeari itsatsita daude, eta anterak korola barruan daude edo ozta-ozta ageri dira kanpora; kordotxak kusku bat du; lore horiak edo zuriak (63) >> 30. Narcissus 3. TALDEA [Loreak aireko zurtoinetan daude, galtzarbeetan, alboetako lore-elkarteetan edo kladodio gainetan; obulutegia ez dago lurpean eta superoa da; periantoak ez du koroarik] 1 Kladodioak arrautza- edo lantza-itxurakoak dira, puntan arantzadunak; loreak kladodioen gainaldean txertaturik daude (64) >> 28. Ruscus - Landareak ez ditu ezaugarri horiek guztiak batera (65,66) >> 2 2 Landareak benetako hostoak ditu, 3 cm-ko luzera eta 2 mm-tik gorako zabalera dutenak; landare belarkara; zurtoin bakunak (65) >> 25. Polygonatum - Landareak lerro-itxurako kladodioak ditu, 1 mm baino estuagoak eta 3 cm luze; landare zurkara edo belarra; zurtoin adarkatuak (66) >> 27. Asparagus 4. TALDEA [Loreak aireko zurtoinetan daude, galtzarbeetan, muturreko lore-elkarteetan, ginbailetan edo glomeruluetan; obulutegia ez dago lurpean eta superoa da; periantoak ez du koroarik] 1 Ihi-antzeko zurtoinak; zurtoinen oinaldeko hostoak ezkata orbelkarak dira; loreak urdinxka dira, 1-3naka daude muturreko glomeruluetan, eta mintzezko brakteak dituzte (67) >> 7. Aphyllanthes - Bestelako zurtoin eta hostoak; loreak ginbailetan daude, eta pipilak ireki arte 1-2 braktea orbelkaraz estalita daude (68) >> 2 2 Tepaloak aske daude edo oinaldean zertxobait bat eginda, arrosak, horiak edo zuriak dira, eta nerbio bakarra dute edo 3 dituzte; estilo ginobasikoa; landareak baratxuri-usaina du (68) >> 22. Allium - Tepaloak oinaldean bat eginda daude hodi laburra osatzen dutela, berde zurixkak dira eta nerbio bakarra dute; muturreko estiloa; landareak ez du baratxuri-usainik (69) >> 23. Nothoscordum 5. TALDEA [Loreak aireko zurtoinetan daude, muturreko lore-elkarteetan; tepaloak bat eginda daude euren luzeraren laurdenean gutxienez; obulutegia ez dago lurpean eta superoa da; periantoak ez du koroarik] 1 Lore zuriak, dilindariak, alde bakarreko lukuan elkartuta; hosto obatu/luzangak edo lantza-itxurakoak, 3 cm baino zabalagoak; fruitua baia gorrixka da (70) >> 24. Convallaria - Loreak ez dira zuriak eta lore-elkarteak bestelakoak dira; lerro- edo lantza-itxurako hostoak, 3 cm baino estuagoak; fruitua kapsula da >> 2 2 Perianto-hodia gingil edo hortzak baino luzeagoa da; lore urdinxkak (71,72) >> 3 - Perianto-hodia gingil edo hortzak baino laburragoa da; lore horiak, laranjak edo marroiak (73,74) >> 4 3 Ezkila-itxurako korola; loreak luku aldebakarretan daude; beheko eta erdiko brakteak 3 mm-tik gorakoak dira, pedizeloak bezain luzeak, gutxienez (71) >> 19. Brimeura - Eltze-itxurako korola, aho-estua; lore-lukuak ez dira aldebakarrak; braktea erorkorrak, 1 mm baino laburragoak (72) >> 21. Muscari 4 Lore-elkarte urkilatua, 2 zimaz osatua; lore ikusgarriak, 3 cm baino luzeagoak, horiak edo laranja biziak; landare sendoa, gutxienez 50 cm garai, sustrai-hari lodiekin (73) >> 8. Hemerocallis - Lore-elkartea luku aldebakarra da, loreak ez dira deigarriak, 2 cm baino laburragoak dira, marroi berdexkak edo laranja-horixkak; landare mehea, 40 cm baino baxuagoa, erraboiladuna (74) >> 20. Dipcadi 6. TALDEA [Loreak aireko zurtoinetan daude, banaka edo inoiz 2-3naka; tepaloak aske daude edo oinaldean zertxobait bat eginda; obulutegia ez dago lurpean eta superoa da; koroarik gabeko periantoa] 1 Kalizak eta korolak 4-6na atal dituzte eta ez dira berdin-berdinak, sepaloak berdexkak dira, lantza-itxurakoak, eta petaloak txikiagoak, berdehorixkak, lineal/subulatuak; (3)4-(5) estilo; badago zurtoineko hostoen bertizilo bat (75) >> 26. Paris - Loreek 6 tepalo dituzte, kolorez eta itxuraz berdinak; estilo bat dago, edo bat ere ez; ez dago zurtoineko hostoen bertizilorik (76,77,78) >> 2 2 Lore horiak, antesian tente; ez dago estilorik; lorezil-harizpiek behean ile luzeak dituzte (76) >> 13. Tulipa - Loreak arrosak edo purpurak dira, kanpotik behintzat, eta antesian behera begira egoten dira; estilo garatua; lorezil-harizpi ilegabeak (77,78) >> 3 3 Hostoak bi baino ez dira izaten, obatu/eliptikoak, orbandunak; tepaloak atzerantz erabat okertuta daude oinaldetik hasita; antera urdinxkak; erraboila oboide/zilindrikoa (77) >> 12. Erythronium - Hosto ugariagoak, lineal/lantzeolatuak, orbanik gabe; tepaloak ez daude oinaldetik hasita atzerantz okertuta; antera horiak; erraboila esferikoa (78) >> 14. Fritillaria 7. TALDEA [Loreak aireko zurtoinetan daude, muturreko lore-elkarte loreanitzean, lukuan, panikulan edo korinboan; tepaloak aske daude edo oinaldean zertxobait bat eginda; obulutegia ez dago lurpean eta superoa da; koroarik gabeko periantoa] 1 Loreek 3 estilo dituzte; 3 mm-tik beherako pedizeloak (79) >> 2 - Loreek ez dute estilorik edo bat bakarra dute; 3 mm-tik gorako pedizeloak >> 3 2 Landare sendoa, 50 cm baino garaiagoa; hosto txandakatuak, arrautzaitxurakoak, 2 cm baino zabalagoak; loreak panikula adarkatuan daude (79) >> 3. Veratrum - Landare txikia, 35 cm baino baxuagoa; ezpata-itxurako hostoak, 1 cm baino estuagoak, gehienak oinaldean; galburu-itxurako lore-elkartea (80) >> 1. Tofieldia 3 Lorezil-harizpi iletsuak (82) >> 4 - Lorezil-harizpi ilegabeak, edo oinaldean papiladun/ziliodunak >> 5 4 Loreak lukuetan daude, barrutik horiak dira eta kanpotik berdexkak; antera oinfinkoak; kapsula pixkanaka estutua, 10 mm baino luzeagoa; ezpataitxurako hostoak, distikoak; landare errizomaduna (81) >> 2. Narthecium - Loreak panikuletan daude, barrutik zuriak dira eta kanpotik purpura-ko lorekoak; antera bizkarfinkoak; kapsula esferikoa, 6 mm-tik beherakoa; hostoak ez dira distikoak, oinaldean daude eta zurtoina baino luzeagoak dira; errizoma gabeko landareak, tuberkulu-antzeko sustraiekin (82) >> 6. Simethis 5 Zurtoinek badituzte hostoak edo braktea hostokara handiak; landare erraboiladuna (83) >> 6 - Hosto guztiak oinaldean daude; landareek batzuetan ez dute erraboilarik >> 7 6 Landare txikia, 20 cm-tik beherakoa; lore horiak, tenteak, eskuarki korinbo-itxurako lukuetan; zurtoinak 2-5 hosto ditu, txandakatuak, edo beste horrenbeste braktea hostokara (83) >> 11. Gagea - Landare sendoa, 20 cm-tik gorakoa; lore purpurak edo horiak, zintzilik, korinbo-itxurarik ez duten lukuetan; zurtoinak 5 hosto baino gehiago ditu, bertiziloetan edo txandakatuta (84) >> 15. Lilium 7 Erraboila gabeko landareak, sarritan tuberkulu-antzeko sustraiak dituztenak; pedizelo giltzatuak; lore zurixkak (85) >> 8 - Erraboiladun landareak; pedizeloak ez dira giltzatuak; lore urdinxkak, moreak edo zurixkak >> 9 8 Tepaloek nerbio bana dute; antera bizkarfinkoak; lorezil-harizpien oinaldea oso zabala da eta papila-zilioak ditu (85) >> 4. Asphodelus - Tepaloek 3 nerbio dituzte; antera oinfinkoak; lorezil-harizpien oinaldea ez da zabala eta ilegabea da (86) >> 5. Anthericum 9 Tepaloek 3 nerbio dituzte gutxienez; lore zuriak edo berde-horixkak (87) >> 16. Ornithogalum - Tepaloek nerbio bana dute; lore urdinxkak, lilak edo arrosak (89) >> 10 10Loreek oinaldean 2 braktea dituzte; tepaloak 12 mm baino luzeagoak dira; lorezil-harizpiak tepalo bakoitzaren erdialdean txertaturik daude; luku aldebakarrak, beherantz okertuak, edo tenteak eta ez aldebakarrak (88) >> 18. Hyacinthoides - Loreek oinaldean ez dute braktearik edo braktea bakarra dute; 12 mm-tik beherako tepaloak; lorezil-harizpiak tepalo-oinetan txertaturik daude; luku tenteak, ez aldebakarrak (89) >> 17. Scilla Actualmente no hay envíos en esta categoría. |
![]() |