Apr

Geranium phaeum, Bidasoa aldean

Petalo purpura-beltzezkak, zutituak; merikarpoek goiko aldean 2-4 saihets dituzte.

Coch­le­a­ria aestuaria, Irungo Osinbiribil parkean, errioaren bazterrean.

Oinaldeko hostoek orri obatua edo eliptikoa dute, zabal baino luzeagoa eskuarki, oinaldean falka-itxurakoa, moztua edo bihotz-itxurakoa.

Sisymbrium austriacum chrysanthum, Latasa aldean

Sisymbrium austriacum: fruitu iledunak edo ilegabeak, 6-40(50) mm luze, gehienetan oso okerrak; 3,5-6,5 mm-ko petaloak (inoizka handiagoak); goiko hostoak zatituak edo ia osoak dira. Subsp. chrysanthum: fruituak 6-20(25) mm luze dira, gehienetan iledunak; 5-10 mm-ko pedizeloak; goiko hostoak zatituak dira; landarea behealdean ia ilegabea da, baina goialdean eskuarki ileduna, ile kizkurrekin.

Valeriana pyrenaica, Fagollaga aldean

Beheko hostoak 8-20 cm zabal dira, obatu/biribilak; zurtoinak saihets edo ildo nabariak ditu; landare sendoa, 50 cm baino garaiagoa.

Doronicum plan­ta­gi­neum, Ilarduia aldean

Oi­nal­de­ko hos­to­ak arrau­tza-itxu­ra­ko­ak dira, txor­te­ne­an es­tu­tu­ak; hos­to-er­tzak ia oso­ak dira edo hortz txi­ki­ak di­tuz­te; zur­toin ba­ku­nak, ka­pi­tu­lu ba­ka­rra­ekin.

Sorbus aucuparia, Aralarren, Abuztuan

Begi ilu­pa­du­nak, ez li­ka­tsu­ak; azal leu­na; 6-11 mm-ko fru­i­tu­ak, ia es­fe­
ri­ko­ak, iraun­ko­rrak, hel­du­a­ro­an go­rri­ak.

Centranthus calcitrapae, loreak.

Goi­ko hos­to­ak, be­hin­tzat, za­ti­tu­ak dira; ko­ro­la kon­kor­du­na; ur­te­ro­ko lan­da­rea.

Lunaria annua, Zuñiga
Rhamnus cathartica Aralarren, pagadiko bizkar harritsu batean, uztailean.

Hostoek 1-2,5 cm-ko txortena dute eta 3-7 cm-ko orria.

Viburnum tinus, San Pelaio ermitarako bidean

Hostoak osoak, iraunkorrak, larrukarak, meheak dira, eta azpialdean ile banaka batzuk dituzte nerbioen gainean; arrautza-itxurako drupak, urdinak
metal-distirarekin edo ia beltzak.