Skip to main content

Narcissus bulbocodium

inaxio·k

2007/05/10 - 21:41

Lorea | ©inaxio (20070409)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Beste izenak
Corbularia gallica
Tamaina
5 cm ↔ 20 cm
Forma biologikoa
Geofitoa
Generoa
Narcissus

Inbutu-itxurako koroa zabala, ertzean osoa edo uhinduxea; lerro-itxurako tepaloak; lorezil-harizpi okerrak, luzera desberdinetakoak; hosto linealak, zilindroerdi-formakoak, 2(2.5) mm baino estuagoak.

Ingurunea
Belardi hezeetan, zohikaztegi txikietan eta ura darion lekuetan bizi da, inoizka gandorretan.
Garaiera
- ↔ 1300 m
Oharrak
1. Inbutu-itxurako koroa zabala, ertzean osoa edo uhinduxea; lerro-itxurako tepaloak; lorezil-harizpi okerrak, luzera desberdinekoak; hosto linealak, zilindroerdi-formakoak, 2(2,5) mm baino estuagoak (84)..N. bulbocodium subsp. citrinus (Baker) Fern. Casas
[Corbularia gallica Rouy] Geof, 5-20 cm. II-V. Belardi hezeetan, zohikaztegi txikietan eta ura darion lekuetan bizi da, inoizka gandorretan; 0-1300 m. la lurralde osoa, Ebro Harana eta goi-mendiak izan ezik: U, Atl.

OHARRAK- Populazio gehienetan landareek limoi-koloreko lore horiak dituzte, baina izan daitezke lore hori biziak dituztenak ere. Ez dirudi urre-koloreko loreak dituen N. bulbocodium L. tipikoa liburu honen lu-rralderaino heltzen denik.

Loreak ginbailean edo banaka daude; kopa-itxurako koroa, normalean tepaloak baino laburragoa; periantoaren hodia meharra da, zilindrikoa, eta muturrean 6 mm baino estuagoa (79,80)

Lore bakartiak; koroa zabala, inbutu-itxurakoa, edo zilindrikoa, tepaloak bezain luzea gutxi gorabehera; periantoaren hodia kono irauliaren itxurakoa da, puntan 6 mm baino zabalagoa (84)

Inbutu-itxurako koroa zabala, ertzean osoa edo uhinduxea; lerro-itxurako tepaloak; lorezil-harizpi okerrak, luzera desberdinekoak; hosto linealak, zilindroerdi-formakoak, 2(2,5) mm baino estuagoak (84)

Koroa zilindrikoa; koroaren ertza oxkarduna edo gingildun/ebakia da, edo, gutxitan, ia osoa; tepalo lineal/lantzeolatuak edo luzanga/eliptikoak; lorezil-harizpi zuzenak, denak luzera berekoak; hostoak 3 mm baino zabalagoak dira, lauak edo V zabalaren formakoak (85,87)

Argazki berria erantsi