Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Tepaloak 9-12 mm luze dira, zuriak; lorezilak korola barruan daude; erraboilaren kanpoko tunika mintzezkoa da edo zuntz gutxi ditu; lore-elkarte laxoa, esferaerdi-itxurakoa.
Barruko lorezil-harizpiak 3-kuspidatuak dira (40)
Lorezil-harizpi guztiak bakunak dira edo oinaldean hortz txikiak dituzte, edo bestela lore-elkarteak bulbiloz osatuta daude soilik (42)
Hostoak lauak dira, lerro-itxurakoak edo eliptikoak, ez dira kofadunak (41)
Hosto zilindrikoak, zilindroerdi-formakoak edo harikarak, maiz kofadunak (42)
Hosto eliptiko zabalak, txortenean estutzen direnak (49,50)
Hosto linealak edo luzanga/lantzeolatuak, txortenean estutzen ez direnak (53,55,58)
Tepaloak 9-12 mm luze dira, zuriak; lorezilak korola barruan daude; erraboilaren kanpoko tunika mintzezkoa da edo zuntz gutxi ditu; lore-elkarte laxoa, esferaerdi-itxurakoa (49)
Tepaloak 4-6,5 mm luze dira, horixkak; lorezilak korolatik kanpora ageri dira; erraboilaren kanpoko tunika zuntzez estalita dago; lore-elkarte trinkoa, esferikoa (50)