Skip to main content

Fritillaria nigra

inaxio·k

2006/01/08 - 16:13

Lorea
©inaxio (20070502)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Beste izenak
Fritillaria nervosa
Tamaina
10 cm ↔ 50 cm
Forma biologikoa
Geofitoa
Generoa
Fritillaria

Nektarioak (2)3-4 mm luze dira, obatu/lantzeolatuak; normalean barruko tepaloak kolpez estutzen dira akumen banatan; gehienetan estiloa hirutan zatituta dago goiko 1/3-1/5 bitarteko zatian.

Ingurunea
Larre fresko eta mesofitoak, ezpondak eta basoetako soiluneak.
Garaiera
500 m ↔ 1900 m
Eskualdeak
Arroak eta lurraldearen erdiko herena: U; lurraldeko gainerako aldeak: BB. W: eremu piriniar-kantabriarreko eta zenbait mendi hurbiletako endemismoa.

Tepalo guztiak berdintsuak dira, eliptiko/luzangak, (30)35-45 mm luze, ± arrosa-kolorekoak eta bi aldeetatik xake-itxurako marrazki nabarmena dutenak; normalean beheko hostoak 10 cm luze dira gutxienez; kapsula ia esferikoa (21)

Tepalo-mota bi daude, barrukoak oblantzeolatuak edo obobatuak dira, 15-35 mm-koak, kanpotik purpura-kolore iluna dute, eta xake-marrazki lausoa dute; beheko hostoak maiz 8(9) cm baino laburragoak dira; kapsula elipsoidala (22,23)

Nektarioak (2)3-4 mm luze dira, obatu/lantzeolatuak; normalean barruko tepaloak kolpez estutzen dira akumen banatan; gehienetan estiloa hirutan zatituta dago goiko 1/3-1/5 bitarteko zatian (22)

Nektarioak 6-12 mm luze dira, lineal/lantzeolatuak; barruko tepaloak biribilak dira, ozta-ozta mukroidunak; gehienetan estiloak hirutan zatiturik dauka goiko erdia-herena (23)

Ugaritasuna
Arroak eta lurraldearen erdiko herena: U; lurraldeko gainerako aldeak: BB

Argazki berria erantsi