Skip to main content

Linum suffruticosum

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Linum suffruticosum, Tabar mendian | ©inaxio (20070500)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 50 cm
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Linum

Petalo horiak

Petalo urdinak, arrosak edo zurixkak

Hostoek oinaldean 2 guruin dituzte; petaloak 2 cm-tik gorakoak dira eta azkazaletatik bat eginda daude; zurtoin angelutsuak (75)

Hostoek ez dute guruinik oinaldean; petaloak 2 cm-tik beherakoak dira eta erabat aske daude; zurtoinek ez dute angelu zorrotzik (76,77)

Beheko hostoak aurkakoak dira; sepaloak eta kapsula ia luzera berekoak dira; petaloak 8 mm-tik gorakoak dira, sepaloak baino 3-4 aldiz luzeagoak; belar bizikorra (76)

Hosto guztiak txandakatuak dira; sepaloak kapsula baino askoz luzeagoak dira; petaloak 8(10) mm-tik beherakoak dira, sepaloak baino 2 aldiz luzeagoak edo; urteroko belarra (77,78)

Hosto latz samarrak; lantza-itxurako sepaloak, akumen luzearekin, 4-6 mm luze; 6-8(10) mm-ko petaloak; landare zurruna; gehienetan, lore-elkarte trinkoa (77)

Hosto leunak; sepalo obatu/lantzeolatuak, akumen laburragoarekin, 2-4 mm luze; 3-6 mm-ko petaloak; landare biguna; gehienetan, lore-elkarte laxoa (78)

Hostoak aurkakoak dira (brakteak ez); petalo zuriak, 7 mm baino laburragoak; urteroko landarea (79)

Hosto txandakatuak; petalo urdin, arrosa edo zuriak, 7 mm baino luzeagoak (80,81)

Petalo zuriak, azkazal morearekin; lerro-itxurako hostoak, nerbio bakarrarekin, gehienetan latz samarrak, ildokatuak, estu-estu teilakaturik zurtoinen behealdeetan; 5 mm-tik beherako kapsulak (80)

Petalo urdinak edo arrosak (zimeldu ahala urdinera egiten dute); hosto lineal/lantzeolatuak edo eliptiko/luzangak, 1-5 nerbiorekin, lauak; (4)5 mm-tik gorako kapsulak (81,82,83)

Zurtoin tenteak, zurkarak, 20-50 cm-koak; hostoek ile latz asko dituzte ertzetan eta azalean; (15)20-30 mm-ko petaloak (80a)

Zurtoin dekunbenteak, oinaldean bakarrik zurkarak, 5-20(30) cmkoak; hostoek ertzetan baino ez dituzte ile latzak; 10-20 mm-ko petaloak (80b)

Argazki berria erantsi