Petalo horiak
Petalo urdinak, arrosak edo zurixkak
Hostoek oinaldean 2 guruin dituzte; petaloak 2 cm-tik gorakoak dira eta azkazaletatik bat eginda daude; zurtoin angelutsuak (75)
Hostoek ez dute guruinik oinaldean; petaloak 2 cm-tik beherakoak dira eta erabat aske daude; zurtoinek ez dute angelu zorrotzik (76,77)
Beheko hostoak aurkakoak dira; sepaloak eta kapsula ia luzera berekoak dira; petaloak 8 mm-tik gorakoak dira, sepaloak baino 3-4 aldiz luzeagoak; belar bizikorra (76)
Hosto guztiak txandakatuak dira; sepaloak kapsula baino askoz luzeagoak dira; petaloak 8(10) mm-tik beherakoak dira, sepaloak baino 2 aldiz luzeagoak edo; urteroko belarra (77,78)
Hosto latz samarrak; lantza-itxurako sepaloak, akumen luzearekin, 4-6 mm luze; 6-8(10) mm-ko petaloak; landare zurruna; gehienetan, lore-elkarte trinkoa (77)
Hosto leunak; sepalo obatu/lantzeolatuak, akumen laburragoarekin, 2-4 mm luze; 3-6 mm-ko petaloak; landare biguna; gehienetan, lore-elkarte laxoa (78)
Hostoak aurkakoak dira (brakteak ez); petalo zuriak, 7 mm baino laburragoak; urteroko landarea (79)
Hosto txandakatuak; petalo urdin, arrosa edo zuriak, 7 mm baino luzeagoak (80,81)