Urbasa/Entziako Iparraldeko ertzean zintzilik dagoen amildegian dago Legunbe, Nafarroa eta Araba lotzen dituen mugan bertan. Alanbre hesi batek bereizten ditu bi aldeak, eta buzoi bana duten bi tontorrak. Bi tontorren artean karaitzezko ertza alderik alde zulatzen duen leize bat dago (Altsasu eta Agurain arteko autobidetik ikus daiteke arreta pixka bat jarriz gero). Bada Mendebalderago beste tontor aipagarri bat erpin geodesiko batez markatua, Bigate izenekoa, hau ere amildegiaren ertzean.
Tontorraren inguruan hainbat bide-arrasto nabarmentzen da. Horietako batek gandorra parez pare jarraitzen du, amildegitik metro gutxira, eta Andoin nahiz Urbasako mendatera jotzeko aukera ematen du. Beste arrasto batek Hegoaldera jotzen du, alanbre hesiaren paretik, eta 500 bat metrora dagoen pista batera jaisten da; pista horrek ere Andoin nahiz Urbasako mendatera itzultzeko aukera egokia eskaintzen du, basoan barrena.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bigate mendia (789 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Ziordia-Legunbeko Haitza-Bigate | Ziordia | 1000 m | Xabiaram |
Hariztia eta larra | Andoin | JFdeA | |
Opakua-Legaire .. Legunbe | Opakua-Legaire | BatenBat | |
Urbasa (N.) .. Legunbe | Urbasa (N.) | BatenBat |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Legunbe mendia
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 12·an - 13:48etan·an
Mendi benetan kuriosoa. Atzokoan egon nintzen, goian 40 zm inguruko elur kapa zegoelarik. Goian, harkaitzean naturak egindako "begi" moduko bat badago. Benetan, ikustea merezi du.
Legunbe tontorra?
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Abenduaren 10·an - 22:22etan·an
Gaur larunbata legunben (erpide geodesiko dagon tokian)egon gera eta ez dugu topatu ez buzoirik ezta lauburu harri baten agertzen dan bezela argazkietan.Aurrera jarraitu dugu gandorra guztia eta berantza zihoanean buelta egin dugu.Buzoia eta harria desagertu al dira edo nun daude?Eskertuko nizuke erantzutea.
nik gogoan dudanagatik
inaxio·k bidalia 2005·ko Abenduaren 11·an - 09:27etan·an
nik gogoan dudanagatik buzoia, haitza zeharkatzen duen zuloa eta abarrak erpin geodesikoa baino ekialderago daude, 800 m-ra gutxi gora-behera, Araba eta Nafarroa arteko mugak (alanbre-hesi zahar bat besterik ez da ageri) gandorrarekin bat egiten duen lekutik oso gertu. zenbait mapatan begiratuz gero bi kota horiek 1128 m-rekin ageri dira, baina EHko mendien katalogo ofizialean ematen diren koordenatuak mugako tontorrarik dagozkio, ez erpin geodesikoarenari.
Legunbe
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 4·an - 11:56etan·an
Joan zen astea Legunbera heltzea lortu genuen!Hirugarrenera! baina tokia merezi zuen.Zure erreferentzi txikiak baina finkoak ondo etorri zitzaigun.Eguraldia fresko samar eta estalita zegoen baina behe lainoa gabe zegoen.
Eskerrik asko!