Lautadatik Opakua mendatera helduta, ezkerretara egin lehenengo pistatik. Hasieran asfaltatuta dago. Aurrerago ezkerraldeko beste pista batetik jo behar da eta udan siku dagoen erreka bat gurutzatu. Horrela Legaireko aparkalekura helduko gara. Autoa hemen utzita, segi aurrera pista beretik. Itxita dagoen metalezko ate bat gurutzatuko dugu (15´). Segi pistatik eta 30¨edo ibilita ikusiko ditugu haitzak goian ezkerraldean. Bidegurutze batera helduta ezkerraldetik jo eta hortik 5´minutu ibilita, berriz ere ezkerraldetik oso argi ez dagoen bidezidor batetik. Handik 5´eginda Itandurietara helduko gara (Nafarroako hesia gurutztuta). Hortik gora egin ezkerretara eta tontorrera 10¨- 15´minutu aldapan gora eginda. Legairetik Itandurietarako bidean zerbait bajatu egiten da.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig