Skip to main content

Hariztia eta larra ibilbidea

JFdeA·k

2008/04/06 - 11:14

Abiapuntua
Andoin
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Andoin-Andoineko lepoa-Legunbe-Legaire-Bikuña lepoa-Baio-Mirutegi-Surbe-Akarrate-andoin
Iraupena
8 ordu
Lurraldea

Andoain herritik abiatu Entziarantz, Hra. Lehenengo aukeran HMrakoa hartu eta bide nagusi hori ez galdu. Aprobetxatu bide bazterrean albo bietako hariztiaz gozatzeko. Ikusiko duzue ez direla atzo goizekoak hango haritzak.

andoin lepotik Era jo mendi-zerraren ertzetik bi lurraldeen arteko mugaraino, Araba eta Nafarroa eta bakoitza bere Legunberekin. Por zierto, noizko Euskal Herria? Mendian ere zatiketa?

Hesitik behera jaitsi Hra bide nagusiarekin topo egin arte, Mrantz.

Legaire zeharkatu norabide berean Bikuña leporantz. Txabola batzuen aurretik egingo dugu aurrera. Hartu bide nagusia eta ez utzi. Horrexek eramaten du Bikuña lepora.

Lepotik Ira, Baio tontorrerantz.

Aurrera eta norabide berean Mirutegira heldu gara. Aprobetxatu paisaiaz gozatzeko, bideak norabide guztietara aukera paregabea eskaintzen baitu.

Mirutegitik IEra Surbe dugu. Artean Atauko lepoa.

Surbetik Erako norabidean Akarrate. Eta bertottik Ira eta aldaz behera ibilaldiaren abiapuntua, Andoin herria.

Bidean ikusi beharrekoak
Oharrak
Ibilaldian zehar, 2008-IV-5ean, kukuaren kantua entzun dut aurten lehenengoz.rnBeti ere gomendagarria bada eguraldi onaz baliatzea, oraingo honetan batez ere ibilaldi osoko ikuspegiak itzelak baitira lau norabideetan.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi